Lemoizen ETAko kideen eta guardia zibilen arteko tiroketan David Alvarez larri zauritu zuten

Duela
47
urte

1977ko abenduaren 18an,

Lemoizen ETA m-ko kide batzuen eta guardia zibilen arteko tiroketa gertatu zen zentral nuklearraren inguruetan. Lau kidek osatutako ETAko komando bat atentatua egiten saiatu zen bertan. Eraikina babesten ari ziren guardia zibilekin tiroketa hasi zen eta bala batek jo zuen David Álvarez. Gogor jipoitu zuten eta ospitalean hil zen, hilabete eskasera, zaurien ondorioz.

Manifestazio ugari egin ziren hainbat herri eta hiritan. Donostian, istilu handiak izan ziren eta manifestari talde batek Iberdueroren bulegoak txikitu zituen.

Wikipedian jasota dagoenez, hurrengo egunak tentsio-egunak izan ziren: abenduaren 19an manifestaldia egon zen Plentzian eta komertzio askok itxi zuten. Hurrengo egunean manifestaldia egin zen Algortan. 21ean 7 pertsona atxilotu zituzten, euren artean Mario Álvarez Peña, zaurituaren anaia. Kartzelan sartu zuten Guardia Zibilak iraintzeagatik. Bilbon manifestaldia egin zen bere alde eta jende asko joan zen ospitalera odola ematera.

 

Iturria:

Joseba Zabalza, Gogoan hartzeko izenak (Euskal Memoria)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
35
urte
Duela
75
urte