Lehen aldiz omendu ziren publikoki 1936an Hernaniko hilerrian frankistek fusilatutako herritarrak

Duela
47
urte

1977ko urriaren 30an,

Lehen aldiz omendu ziren publikoki 1936an Hernaniko hilerrian frankistek fusilatutako herritarrak. Ordura arte isilpean egiten ziren omenaldiak. Frankistek 300 pertsona inguru fusilatu eta lurperatu zituzten Gipuzkoako herri horretan, besteren artean Jose Ariztimuño Aitzol. 2003an, ordea, Aranzadi Elkarteak egindako azterketa arkeologikoan, sorpresaz, ez zuten fusilatuen aztarnarik topatu; bai, alabaina, gorpuzkinak lekuz aldatzeko kutxa bat. Hipotesien arabera, baliteke 1960 inguruan gorpuzkinak atera eta beste norabait eraman izana norbaitek.

Iturria:

Mikel Aizpuru, Urko Apaolaza, Jesus Mari Gomez eta Jon Odriozola, 1936ko udazkena Gipuzkoan. Hernaniko fusilatzeak (Alberdania).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
50
urte