Gaueko lehen manifestazio feminista egin zuten 'Reclaim the Night' lelopean, Leedsen, Ingalaterran

Duela
47
urte

1977ko azaroaren 12an,

Gaueko lehen manifestazio feminista egin zuten Reclaim the Night lelopean, Leedsen, Ingalaterran. Emakumeek gizonen aldetik jasandako erasoen aurrean, Poliziak emakumeei gauez ez irteteko gomendatu izan zien, fokua erasotzaileengan jarri beharrean. Gomendioarekin haserre, mugimendu feministak gauez beldurrik gabe ibili ahal izateko eskubidea aldarrikatzeko manifestatzera deitu zuen, Reclaim the Night mugimenduari hasiera emanez. Mundu osora zabaldu dira gaueko manifestazio feministak.

Iturria:

Reclaim the Night.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
25
urte
Duela
40
urte