Kilometroak jaia ospatu zuten lehen aldiz Beasain eta Lazkao artean

Duela
49
urte

1977ko urriaren 16an,

Kilometroak jaia ospatu zuten lehen aldiz Beasain eta Lazkao artean. Ikastolen alde gisa honetako lehendabiziko festa izan zen eta Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak antolatu zuen. Gerora etorriko ziren Ibilaldia, Nafarroa Oinez, Araba Euskaraz eta Herri Urrats. AEBetan egiten zuten jai bat eredu hartuta, Josu Erguin gurasoak izan zuen ideia ikastolentzat dirua biltzeko, eta parte hartzaileek egindako kilometro bakoitzeko hainbat enpresak dirua ipini zuten. 15.000 lagun bildu ziren, eta ibilbidean zehar kultur ekimen ugari izan ziren. Joxemiel Barandiaran, Mikel Laboa eta Ixabel Olano lehen andereñoa izan ziren bertan, besteak beste.

Iturria:

Kilometroak 1977, Lazkao eta Beasain artean (Goierriko Hitza, 2016ko urriak 1).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...