Juan Manuel Iglesias gaztea hil zen Sestaon Espainiako Poliziarengandik ihesi zihoala

Duela
49
urte

1977ko urtarrilaren 9an,

Juan Manuel Iglesias Sánchez hil zen Sestaon Espainiako Poliziarengandik ihesi zihoala bihotzekoak jota.

Lagunekin jolas-areto batean zela, amnistiaren aldeko eta Sestaoko enpresa bateko kaleratzeen aurkako manifestazioa igaro zen albotik, eta poliziak gogor kargatzen hasi ziren. Eurak zeuden lokalera ere sartu ziren eta jipoitu egin zuten. Villar y Villate kaleko bigarren atariaren parean hil zen Juan Manuel, 15 urte zituela.

Iturria:

Joseba Zabalza, Gogoan hartzeko izenak.(Euskal Memoria Fundazioa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.