Euskara batua onartu zuen Euskaltzaindiaren VII. Biltzarra amaitu zen Arantzazun

Duela
58
urte

1968ko urriaren 5ean,

Euskara batua onartu zuen Euskaltzaindiaren VII. Biltzarra amaitu zen Arantzazun. Urriaren 3an hasita, 1964an Baionan Txillardegik gidatuta eman ziren pausoak finkatu eta euskara normalizatzeko txostena aurkeztu zuen Koldo Mitxelenak. Helburua, euskalkien gainetik euskaldun guztiek ulertuko zuten hizkuntza komuna ezartzea zen, eta erdialdeko euskalkiak erabili ziren oinarritzat horretarako. Biltzar hartan erabaki praktiko ugari hartu zituzten: r’ beharrean rr erabiltzea; sh, ch, s’s’ baztertu eta x erabiltzea; eta tch eta ch baztertu eta tx erabiltzea, besteak beste. H hizkiari buruzko eztabaida geroago etorri zen. Gipuzkoa salbuespen egoeran zen ETAk Meliton Manzanas hil geroztik, eta tentsio giro hori biltzarrean ere igarri zen.

Iturria:

Andres M. Urrutia, Arantzazutik mundu zabalera. Euskararen normatibizazioa: 1968-2018 (Iberoamericana Vervuert).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.