Txistua musika-tresna jotzeagatik, lau pertsonari isuna jarri zieten Sestaon

Duela
62
urte

1964ko abuztuaren 31n,

Txistua musika-tresna jotzeagatik, lau pertsonari isuna jarri zieten Sestaon. Herriko alkateak debekatu zuen instrumentuaren erabilera eta ondorengo lauek agindua desobeditu zuten: Luis Maria Igartua, Iñaki Urrutia, Iñaki Larrinaga eta Sabino Arana. Biharamunean, isuna ordaintzeari uko egiteagatik, kartzelan sartu zituzten laurak. Atxiloaldian torturatu egin zituzten. Auzokideek babesa erakutsi zieten, atxiloketengatik protesta eginez.

Iturria:

Sabino Ormazabal, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (Manu Robles Arangiz Fundazioa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.