argia.eus
INPRIMATU
Guardia Zibilak bi langile tirokatu zituen Zarauztik Meagarako errepidean

Guardia Zibilak bi langile tirokatu zituen Zarauztik Meagarako errepidean. Felipe Suarez Delgado eta Federico Astilleros OcaƱa ziren. Lehena, tiroa buruan jasota, biharamunean hil zen. Guardia Zibilak berehala zabaldu zuen ohiko bertsioa: kontrol bat jarria zutela eta autoa ez zela gelditu. Besoan tiroa jasota zaurituta zegoen Astillerosek beti ukatu zuen, ordea, han inolako kontrolik zegoenik. Are, Guardia Zibilak kontrakoa deklaratzeko agindu izan zion, arrakastarik gabe. Bi lagunak Zarauztik etxera bueltan zihoazen, Zestoara. Zeruko Argia izan zen gertatuaren berri ikuspegi kritiko batetik informatu zuen hedabide bakarretakoa Bat erahila eta bestea zauritua izenburupean.

Iturria: Miel Anjel Elustondo, Felipe Suarez eta Federico Astilleros langileak, Guardia Zibilak tirokatuak (ARGIA, 2022ko azaroak 23).