Walter Benjaminek bere buruaz beste egin zuen Portboun, Herrialde Katalanetan

Duela
86
urte

1940ko irailaren 26an,

Walter Benjaminek bere buruaz beste egin zuen Portboun, Herrialde Katalanetan. Alemaniako judu jatorriko pentsalari eta literatur-kritikari marxista zen, eta naziak boterera iristean abiatu zuten juduen aurkako jazarpenetik ihesean Frantziara joan zen. Hura naziek okupatu ostean, ordea, Espainiako Estatura muga gurutzatu zuen, kontzentrazio esparru batetik ateratzea lortu eta gero, Banyulsetik Portboura. AEBetara iritsi nahi zuen, eta bidean Espainia eta Portugalera igarotzeko baimena lortu zuen, baina ez, ostera, Frantziatik irtetekoa, eta bidea ezkutuan egin behar izan zuen. Espainiako Poliziari paperak aurkeztean, Frantziara itzuliko zutela esan zioten. Itzuliz gero zain zuen deportazio mehatxuaren aurrean, bere buruaz beste egitea deliberatu zuen, etsipenez.

Iturria:

Aritz Galarraga, Walter Benjaminen azken orduak (ARGIA, 2020ko urriak 15).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
BERRIKUNTZA | Hezkuntza kanala
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalaren eskutik. Bi sail berri estreinatu ditu kanalak: ikastetxeetako esperientzia onen bideo-erreportajeak eta eztabaida sustatzea helburu duen podcasta.