Batallón Vasco-Españolek Miguel Mari Arbelaitz eta Luis Mari Elizondo hil zituen Hernanin

Duela
46
urte

1980ko irailaren 7an,

Batallón Vasco-Españolek Miguel Mari Arbelaitz eta Luis Mari Elizondo hil zituen Hernanin. Zikuñagako jaietatik zetozela, Ignacio Iturbide eta Ladislao Zabala izeneko faxistek tirokatu zituzten goizaldean.

Hileta masiboen ostean, greba deitu zuten Hernanin, eta bi egunera Gipuzkoa osora zabaldu zen. Liskar handiak izan ziren manifestarien eta Poliziaren artean. Donostian, Poliziaren pilotakada batek Julen Vadillo hamaika urteko haurra larri zauritu zuen.

Miguel Mari Arbelaitz eta Luis Mari Elizondo, hurrenez hurren.

BVE Espainiako zerbitzu sekretuek gerra zikinerako 1975etik 1982ra erabili zuten izenetako bat da, eskuin muturreko kidez osatua. Talde hauek gutxienez 70 pertsona hil zituzten Euskadin tarte horretan.

Iturria:

Joseba Zabalza, Gogoan hartzeko izenak. (Euskal Memoria Fundazioa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.