Sei euskal herritarrek torturak salatu zituzten Grande-Marlaska epailearen aurrean

Duela
16
urte

2010ko irailaren 17an,

Sei euskal herritarrek torturak salatu zituzten Grande-Marlaska epailearen aurrean. Hauek ziren: Rosa Iriarte, Urko Aierbe, Ugaitz Elizaran, Joxe Aldasoro, Sandra Barrenetxea eta Eneko Compains. Lau egun lehenago Guardia Zibilak atxilotu eta gero, inkomunikatuta zeudela deklaratu zuten, eta egun horietan poltsa jarri eta gorputz osoan kolpeak eman zizkietela salatu zuten arren, epaileak entzungor eginda espetxe zigorra ezarri zien. “Ekineko kide zirenez, ETAren komisario politiko izatea” egotzi zien epaileak, “dena ETA da” teoria baliatuta. 2018an Espainiako Gobernuko Barne Arazoetako ministro izendatu zuten Grande-Marlaska.

Iturria:

Los detenidos denuncian «la bolsa» y golpes ante Marlaska (Gara, 2010eko irailak 18).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...