Lumumbaren aurkako estatu kolpea Kongon, AEBek eta Belgikak bultzatuta

Duela
66
urte

1960ko irailaren 14an,

Lumumbaren aurkako estatu kolpea Kongonko Errepublika Demokratikoan, AEBek eta Belgikak bultzatuta. Independentzia osteko lehen presidente demokratikoa zen Patrice Lumumba, ekainetik irailera, eta bere politika antiinperialistagatik Belgika eta AEBrentzat jo-muga zen. Kongoko Katanga eskualdeko meategietatik uranioa eta bestelako materiala tonaka ateratzen zuten enpresa europarrek eta edozer egiteko prest zeuden, hori galtzearen aurka.

Ihes egin zuen, baina harrapatu eta 1961eko urtarrilean hil zuten. Abuztuaren 26ko data duen telegrama batean, CIAko zuzendari Allen Dullesek Kongoko bere agenteei ondorengoa esan zien: "Erabaki dugu bera ezabaraztea dela gure helburu garrantzitsuena". Mendebaldeko estatuek argi utzi zuten ez zutela onartuko beren interes ekonomikoak arriskuan jarriko zituen inolako dekolonizazio prozesurik.

Iturria:

Josep Fontana, Por el bien del imperio (Pasado y presente).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...