Eusko gudariak kantua abestu zuen lehen aldiz Euzko Gudarosteak. 1932an Jose Maria Garate Azkarraga jeltzaleak idatzitako hitzekin eta Atzo Bilbon nengoen arabar abestiaren doinuarekin, Arana Goiri batailoiak abestu zuen lehendabizikoz Elgoibarko Zirardamendi-Aiastia frontera bidean, eta Euzko Gudarostearen ereserki bilakatu zen. Gudu hartan frankisten aurreratzea geldiaraztea eta frontea egonkortzea lortu zuten. Hurrengo hamarkadetan, abestia sinbolo bilakatu zen: diktadura garaian erresistentziaren ikur, eta Trantsizioan manifestazioetan eta omenaldietan erabili izan da, ezker abertzaleak batez ere.
Iturria: Sabino Arana Fundazioa, “Euzko Gudariak”, el himno de los gudaris (2020ko irailak 24).