Zalgurdi batek eztanda egin zuen Wall Streeten, bonba-autoaren aurrekaria

Duela
106
urte

1920ko irailaren 16an,

Dinamitaz eta metrailaz betetako zalgurdi batek eztanda egin zuen Wall Streeten, bonba-autoaren aurrekaria. 40 lagun hil eta kalte handiak eragin zituen AEBetako zentro finantzarioan. Egilea Mario Buda anarkista izan zen, zeinak militante anarkisten aurkako atxiloketa eta deportazioak mendekatzeko kapitalismoaren sinbolo zen gunea eraso ondoren, Italiara alde egin zuen. Bitartean, FBIk anarkista, komunista eta sindikalista oro susmagarritzat joz, haien aurkako errepresioa abiatu zuen.

Geroztik Budaren asmakizuna eboluzionatuz joan da, gaur egunera iritsi diren bonba-auto sofistikatuenetara arte, suntsiketa handiko arma generikoa bilakatuz; “pobreen aireko indarra” ere deitu izan zaio. Era guztietako talde iraultzaile, zerbitzu sekretu zein talde fundamentalista erlijiosok erabili dituzte atentatuak egiteko.

Egun hartako argazkiak Rare Historical Photos gunetik ekarriak.

Susmagarriaren erretratua.

 

Wall Streeteko paretan atentatuaren markak ikus daitezke egun.

Iturria:

Mike Davis, El coche de Buda. Una breve historia del coche bomba (Verso Libros).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin