Donostian Banksy-ren itxurako grafiti bat marraztu zuten hiriko grafitilariek

Duela
16
urte

2010ko irailaren 25ean,

Donostian Banksy-ren itxurako grafiti bat marraztu zuten hiriko grafitilariek. Marko huts bati begira zegoen gizon baten irudia zen, mundu mailako ospea zuen artistaren estiloan egina. Grafitilariak izan ziren zurrumurrua zabaldu zutenak El Diario Vasco egunkaria baliatuta, zuzendariari gutuna atalera izen faltsuarekin idatzita. Donostiako Zinemaldian Exit Through the Gift Shop filma estreinatzear zen artista anonimoa eta jende askok sinetsi egin zuen. Grafitia ez zuten ezabatu, hiriko kale artistak jazartzen zituen hirian. Kultura zinegotzi Denis Itxasok, eztabaidaren erdian, publikoki adierazi zuen ez zutela ezabatuko. Hurrengo egunetan, hiriko grafitilariek irudiaren gainean marrazkiak egin zituzten eta udalaren muturretan eztabaida kultural deserosoa lehertu zen. Keinu gisa, Banksyk bere liburu batean argitaratu zuen irudia.

Iturria:

Mundua eraldatuz gozatzeko errezeta liburua (Autoedizioa)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
BERRIKUNTZA | Hezkuntza kanala
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalaren eskutik. Bi sail berri estreinatu ditu kanalak: ikastetxeetako esperientzia onen bideo-erreportajeak eta eztabaida sustatzea helburu duen podcasta.