Abortatzea egotzita 16 urteko neska baten aurkako epaiketa hasi zen Frantzian, Bobignyko haurren auzitegian

Duela
52
urte

1972ko urriaren 11n,

Abortatzea egotzita 16 urteko neska baten aurkako epaiketa hasi zen Frantzian, Bobignyko haurren auzitegian. Marie-Claire Chevalier gazteaz gain, bere ama eta abortuan lagundu zion emakumea ere epaitu zituzten. Bortxaketa baten ondorioz geratu zen haurdun Chevalier, eta abortatu ostean bere bortxatzaileak berak salatu zuen. Gisèle Halimi abokatu eta ekintzaile feministak defendatu zituen, eta epaituentzat askatasuna lortzeaz gain, kasua abortu eskubidearen aldeko borrokari bultzada emateko baliatu zuen mugimendu feministak.

Iturria:

Edurne Epelde Pagola, Miren Aranguren Etxarte eta Iratxe Retolaza Gutierrez, Gure genealogia feministak: Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat (Emagin).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
50
urte