Primo de Riverak estatu kolpea eman zuen Espainian eta euskaldunen aurkako jazarpena abiatu zuen, besteak beste

Duela
101
urte

1923ko irailaren 13an,

Primo de Riverak estatu kolpea eman zuen Espainian. 1876an ezarritako alderdi-biko sistemarekin amaitu eta krisian zegoen Alfontso XIII.aren erregealdia mantendu zituen. Alfonso XIII.a Donostian zen egun horretan.
 

Zazpi urteko erregimen totalitarioa izan zen eta euskara eta euskaldunak jazarri zituen. Adibidez, kolpetik bost egunera, euskara ekintza ofizialetatik eta erregistroetatik baztertzeko dekretua sinatu zuen.

Gaian sakontzeko, Gotzon Hermosillak Berria-n idatzitako erreportajea: Espainia desegiten ari zen garaia.

Iturria:

Aitor Pescador, Los promotores del 36 en Navarra: El somatén pamplonés en la Dictadura de Primo de Rivera (1923-1930) (Pamiela).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik