Inasako langileek herri-harresia antolatu zuten Irurtzungo lantegian, makinak ateratzea ekiditeko

Duela
13
urte

2013ko maiatzaren 23an,

Inasako langileek herri-harresia antolatu zuten Irurtzungo lantegiaren sarreran, lantegiko makinak bertatik ateratzea ekiditeko. Donostiako herri harresiak inspiratuta, Inasako langileek borroka gogorra egin zuten zenbait astez, “langile harresia” sortuta. Aurreko urtean lantegiaren itxieraren berri eman zien zuzendaritzak, 115 pertsona langabeziara igorriz. Langileek defendatu zuten lantegia irekita mantentzeko aukera zegoela, eta hori bakarrik lortuko zela makinaria bertan mantentzen bazen. Hortaz, lantegia desmuntatzea oztopatzen saiatu ziren desobedientziaz eta babesa adierazten eta laguntzen zien herritar askoren babesarekin.

Iturria:

Martin Vicioso, Herri harresia altxa dute langileek Inasako makinaria eraman ez dezaten Irurtzunen (ARGIA, 2013ko maiatzak 24).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.