Itsasontziei ere euskarazko izenak jartzea debekatu zuen Gobernu frankistak

Duela
81
urte

1945eko urtarrilaren 24an,

Itsasontziei ere euskarazko izenak jartzea debekatu zuen Gobernu frankistak. Industria eta Merkataritza Ministerioak agindua urtarrilaren 15ean eman bazuen ere, indarrean gaurko egunez sartu zen. Horrek euskarazko zein gaztelania ez beste hizkuntzetako izendegia debekatu zuen, espainiar nazioaren batasunaren aurkako sinbolotzat jota eta gaztelania inposatuta. Ehunka itsasontziren izenak aldatu behar izan zituzten.

Iturria:

Joan Mari Torrealdai, Asedio al euskera. Más allá del libro negro (Txertoa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...