Egin Irratiaren antena baten aurkako sabotajea egin zuten

Duela
33
urte

1993ko urtarrilaren 4an,

Egin Irratiaren antena baten aurkako sabotajea egin zuten. Irratiak Donostia eta Orio arteko Mendizorrotzen zuen antenetako baten kableak ebakita aurkitu zituzten irratiko teknikariek. Erasoa istripua bailitzan pasatzeko moduan zegoen egina. Berehala konpondu zuten, baina oso bestela izango zen haizea egin izan balu egun hartan: emisioak gutxienez bi hilabetez eten eta Egin-i kalte ekonomiko handiak eragingo zizkiotela kalkulatu zuten.

Iturria:

Erredakzioa, Saboteada la antena de Egin Irratia (Egin, 1993ko urtarrilak 5).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...