Eskolan euskara erabiltzea debekatu zuen Beasaingo Udalak

Duela
296
urte

1730ko urtarrilaren 9an,

Eskolan euskara erabiltzea debekatu zuen Beasaingo Udalak. Herriko maisuarekin egindako kontratuan, ikasgelan euskaraz hitz egiten zuten haurrak “behar zen moduan” zigortzea erabaki zuten, eraztunaren praktika ere aipatuz. Klausulak hitzez hitz honakoa dio: “Y que no les permita hablar en Basquenze sino en Castellano poniendo anulo, y Castigandoles conforme merezieren”.

Euskararen erabilera eskolan zigortzen duen dokumentatutako lehen aipamena da Beasaingoa.

Iturria:

Joan Mari Torrealdai, Asedio al euskera: Más allá del libro negro (Txertoa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.