Alonsotegin lehergailua jarrita lau pertsona hil zituen GAE eskuin muturreko talde terroristak

Duela
46
urte
Alfredo García Francés

1980ko urtarrilaren 20an,

Lehergailua jarri zuen GAE eskuin muturreko talde terroristak Alonsotegiko Aldana tabernan. Lau izan ziren hildakoak: Manuel Santacoloma, Mari Paz Ariño, Pacífico Fika eta Liborio Arana. Hogei bat zauritu ere eragin zituen leherketak, batzuk oso larri eta gorputz-atal anputatuekin. Espainiako Gobernuak atentatua ikertzeko ardura José Amedoren esku utzi zuen, gerora GALeko kide izateagatik ezaguna izango zena. Kasua ez zen inondik inora ikertu eta ez da sekula kasua argitu.

GAE Espainiako zerbitzu sekretuek gerra zikinerako 1975etik 1982ra erabili zuten izenetako bat da, eskuin muturreko kidez osatua. Talde hauek gutxienez 70 pertsona hil zituzten Euskadin tarte horretan.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...