2010ko urtarrilaren 12an,
Lurrikara izugarri batek Haiti suntsitu zuen. Richter eskalan 7 graduko seismo batek jo zuen herrialdea, eta 230.000 hildakotik gora eragin zituen. Zaurituak 300.000tik gora izan ziren, eta 1,3 milioi lagun etxerik gabe geratu ziren, hondamendiak eraikinen bi heren txikitu baitzituen. Mundu osoan zirrara eragin zuen hondamendiak. Nazioarteko agintarien hitz onak, ordea, berehala eraman zituen haizeak, eta shock doktrinaren aplikazio klasikoan, politika neoliberalak areagotzeko baliatu zuten egoera.
Iturria:
Céline Raffalli, Haití descuartizado por sus benefactores (Le Monde Diplomatique en español, 2013ko maiatza).