The Simpsons telesailaren irekiera, sofaren sketcha, lehen aldiz emititu zen AEBetako Fox katean

Duela
36
urte

1990ko urtarrilaren 14an,

The Simpsons telesailaren irekiera, sofaren sketcha, lehen aldiz emititu zen AEBetako Fox katean. Aurretik atal bat emititu zen arren, Bart the Genius izeneko hau izan zen gerora ezagun egin zen telesailaren formatuko lehenbizikoa. Arrakasta handia lortu zuen Simpson familiaren nondik norakoak kontatzen dituen animaziozko telesailak. Umorea eta satira baliatuz, AEBetako eta Mendebaldeko gizartearen hainbat alderdi kritikatzen ditu, hala nola familia eredua, kapitalismoa, politikaren ustelkeria, arrazakeria eta beste. 700 ataletik gora ditu Matt Groening-ek sortutako telesailak eta 36 hizkuntzara itzuli dute.

Iturria:

Wikipedia, Bart the Genius

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...