Sabino Arana Goiri jaio zen, euskal abertzaletasunaren lehen ideologoetakoa eta EAJren sortzailea

Duela
161
urte
Aranak publikoki babestu zuen Kubaren independentzia Espainiatik, eta horregatik espetxean sartu zuten. Ezezaguna.

1865eko urtarrilaren 26an,

Sabino Arana Goiri jaio zen Abandon, familia karlista batean. Industrializazio azkarrak eta Espainiako Estatutik Euskal Herrira milaka langile eraman zituen migrazioak markatutako gizartean. Euskal nazionalismoaren lehen ideologotzat jotzen da, Xaho zuberotarraren ostean. Euzko Alderdi Jeltzalea sortu eta bere anaiarekin batera ikurrina asmatu zuen.

Bere figura eztabaida iturri da: batzuek bere izaera arrazista nabarmentzen dute; beste batzuek, euskal abertzaletasunari eginiko ekarpena. Euskarazko izen eta neologismo ugari berak sortuak dira.

 

Iturria:

Jurgi Kintana Goiriena, Sabino Arana Goiri: Euzkadiren aita (1865-1903) (Elkarlanean).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...