Thomas Alva Edisonek goritasunezko bonbilla elektrikoaren patentea eskuratu zuen

Duela
146
urte

1880ko urtarrilaren 27an,

Thomas Alva Edisonek goritasunezko bonbilla elektrikoaren patentea eskuratu zuen. Berez, bonbilla ez zuen berak asmatu: lehen goritasunezko bonbilla elektrikoa James Bowman Lindsay eskoziarrak asmatu zuen, baina filamentuak berehala erretzen ziren. Lehen patentea Joseph Swanena izan zen, ordu batzuez argia eman zezakeena, baina Edisonen diseinuak bonbillen bizia asko luzatu zezakeen eta giza-aktibitatea hainbat orduz luzatzeko aukera ematen zuen. Produktua garatzeko eratu zuen Edison Electric Light Company enpresa General Electric bilakatu zen 1892an, kapitalismo estatubatuarraren sinboloetako bat.

Iturria:

Benjamin Reyners, Thomas Edison. La brillante vida del inventor incansable (Epub libre).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.