AEBek bonba atomikoarekin lehen proba egin zuten Mexiko Berrian

Duela
81
urte

1945eko uztailaren 16an,

AEBek bonba atomikoarekin lehen proba egin zuten Mexiko Berrian. Hura sortzeko AEB, Kanada eta Erresuma Batuak elkarrekin bultzatu zuten Manhattan proiektuan 130.000 enplegatuk egin zuten lan White Sands izeneko poligonoan, eta garaiko 2.000 milioi dolarreko kostua izan zuen.

Inoizko armarik indartsuena Hiroshima eta Nagasakin erabili zuten lehen aldiz gerra ekintzan. Oraindik eztabaidagai da AEBek Japoniaren aurka zergatik erabili zuten halako arma, eta ehunka milaka pertsona hil, Japonia, gerra galdutzat emanda, errenditzeko prest baitzegoen.

Historialari ugarik interpretatzen du, AEBek, Sobietar Batasunaren aurrean bere boterea erakutsi nahi izan zuela eta Gerra Hotzerako prestatu.

Iturria:

Peter Watson, Historia secreta de la bomba atómica. Cómo se llegó a construir un arma que no se necesitaba (Crítica).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...