Indigenei zaldiak eduki eta erabiltzea debekatu zieten espainiarrek Espainia Berrian, egungo Mexikon

Duela
496
urte

1530ko uztailaren 12an,

Indigenei zaldiak eduki eta erabiltzea debekatu zieten espainiarrek Espainia Berrian, egungo Mexikon. Helburu nagusia nagusitasun militarra mantentzea zen, lurraldearen kontrola mantentzeko. Europan arabiar zaldunen bidez sartutako animalia zen, eta Amerikaren konkistan, indigenen aurrean konkistatzaileek irudi boteretsuagoa izateko erabili zituzten. Espainiako erreginak Espainia Berriko Auzitegiko lehendakariari helarazitako gutunean eman zuen agindua.

Iturria:

Isidoro Jiménez Zamora, Isabel de Portugal. El alter ego de Carlos V en el inicio de la globalización (Carolus. Homenaje a Friedrich Edelmayer, 2017).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Duela
470
urte
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin