Desastre hutsa izango zen Woodstock'99 jaialdia hasi zen New Yorken

Duela
27
urte

1999ko uztailaren 22an,

Desastre hutsa izango zen Woodstock jaialdia hasi zen New Yorken. 220.000 pertsona bildu ziren lau egunetan. Historiara igaro zen 1969ko lehen edizioaren arrakasta errepikatu nahi izan zuten 30 urte beranduago. Antolaketa aldetik, ordea, dirua irabazi asmo argiek antolaketa akats larriak egitea eragin zuen.

Bero-bolada betean izan zen, gerizperik ez zuen base militar batean; kanpotik ura sartzea debekatu ostean egunetik egunera ura geroz eta garestiago saldu zuten, zaborrak eta drogek gainezka egin zuten; bortxaketa ugari eta dozenaka sexu eraso salatu zituzten emakumeek... Amaitu zen gauean, amorruz beteriko parte hartzaileek su eman zioten harrapatu zuten guztiari.

Ikusi gertaera haiei buruz egindako dokumentalaren trailerra:

 

Iturria:

Jon Urzelai Urbieta, Su festak (Susa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...