60.000 soldaduk Mendigorrian Lehen Karlistaldiko gudurik handiena borrokatu zuten

Duela
191
urte

1835eko uztailaren 15ean,

60.000 soldaduk Mendigorrian Lehen Karlistaldiko gudurik handiena borrokatu zuten. Zumalakarregi hil eta Bilboko lehen setioaren ostean, Nafarroa bilakatu zen gudu-zelai nagusi berriro ere. Mendigorrian 24.000 soldadu karlista zeuden, Karlos erregegaiaren armada osoa, 36.000 soldadu liberalek erasoa jo zutenean. Gogor eutsi arren, karlistek atzera egin behar izan zuten. Liberalek, ordea, porrot gisa hartu zuten emaitza, ez baitzuten armada karlista txikitzea lortu, eta gudu-zelaian zen Karlosek ihes egitea lortu zuen. Soldadu karlisten artean zen Jose Maria Iparragirre gaztea, 14-15 urterekin.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Duela
470
urte
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin