Nazioarteko Diru Funtsa eta Munduko Bankua sortzea onartu zuten

Duela
81
urte

1944ko uztailaren 22an,

Nazioarteko Diru Funtsa eta Munduko Bankua sortzea onartu zuten. Bi erakunde hauek Bigarren Mundu Gudatik aurrera mundu osoan kapitalismoa bultzatzeko ezinbesteko tresnak izan dira. Bretton Woods akordioen ondorioz sortu zituzten, batez ere Harry Dexter White ekonomista estatubatuar eta John Maynard Keynes ekonomista britainiarraren ideietan oinarrituta, II. Mundu Gerrako aliatu ziren 44 herrialdetako ordezkariekin.

Iturria:

Martine Bulard, “Un historia agitada” (Le Monde Diplomatique en español, 2005eko martxoa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!