Urtegi bat kolapsatuta, 268 lagun hil ziren Italiako Trento probintzian

Duela
41
urte

1985eko uztailaren 19an,

Urtegi bat kolapsatuta, 268 lagun hil ziren Italiako Trento probintzian. Val di Stavako urtegian, meatzaritza planta baten dekantazio urtegien artean presa egiten zuen lurra kolapsatzean 180.000 metro kubiko lohi isuri zen haranean. Lohiak lau kilometroko bidean harrapatu zituen eraikin ia guztiak kaltetu zituen, Avisio ibaira iritsi arte. Kolapsoaren arrazoia eraikuntzan egindako akatsak eta ikuskatze falta izan ziren, eta 1992an hamar pertsona espetxeratu zituzten hondamendian izandako erantzukizunagatik.

Iturria:

F. Luino eta J. V. De Graff, The Stava mudflow of 19 July 1985 (Northern Italy): a disaster thateffective regulation might have prevented (Natural Hazards and Earth System Sciences, 2012).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Duela
470
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.