Egungo gaien hausnarketarako informazioa euskaraz jasotzeko aukera ematen dit. Hedabide handienekin alderatuta, ARGIAk ikuspegi kritiko, zabalago eta serioago batetik aztertzen ditu gaiak.

Donostiatik Joanes
Laburrean

Pedro Sánchezek demokrazia burgesaren egiazko aurpegiaren laztanak gertutik ezagutu dituen aste berean, berezkoa duen antzezle sena galdu barik, bere gobernuko gerra buru Margarita Roblesek esan du gastu militarra handitzea bakearen alde jardutea dela. Gernika bonbardatu zuten 67. urteurrena ate joka zela, Espainiako militarrentzat jostailu hilgarri gehiago erosteko 1.130 milioi eurotan handitu du “defentsa” aurrekontua “ezkerreko” gobernuak. Gerraren kulturak bizi gaitu, eta haren gorazarrerako museo biziak ditugu etxebizitza artean. Argentinako eta Paraguaiko zenbait zonalde konkistatu eta kolonizatu zituen euskal herritarraren omenezko kalean dagoen Bilboko Iralako kuartela kasu. Auzokideei lapurtutako 6.500 metro koadro, hinteligentzia militarra betikotzeko.

Argazkia: Oskar Matxin Edesa / Foku
Testua: Axier Lopez

Azoka
ARGIA Solasaldiak ARGIAko egileekin hitzaldi, liburu aurkezpen, tailer edo bestelakorik antolatzeko aukera duzue: solasaldiak@argia.eus
ARGIA buletin digitala
Astelehenetik ostiralera, 21:00etan zure e-postan