Maiatzaren 18an, Gasteizen, egingo da mobilizazioa Aldatu gidoia euskararen alde lelopean. Kanpainan parte hartzen ari diren eragileek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote euskararen aldeko politikak ezartzeko ikus-entzunezkoetan, eta EITBn beharrezko baliabideak jar ditzala euskarak lehentasuna izan dezan.
Aldatu Gidoia mugimenduak 2023ko irailean egin zuen lehen agerraldia eta orduko hartan hainbat kezka eta aldarrikapen plazaratu zituen. EITBren azken urteotako norabidearekin arduratuta dago mugimendua. Kanpainaren eragileek azpimarratu dute ikus-entzunezkoek “iruditeria kolektiboa sortzeko eta hizkuntza kohesiorako” duten garrantzia, eta kexu dira, Eusko Jaurlaritzak ez duelako euskarazko kulturaren eta euskarazko ikus-entzunezkoen alde “behar beste egiten”. Beraien ustez, Jaurlaritzaren ikus-entzunezkoetako politikek euskara baztertzen dute eta euskaldunen hizkuntza eskubideak ez dituzte errespetatzen. EITBri dagokionez, nabarmendu dute euskaldunen artean eta gizartean ere, gaztelerak eta gaztelerazko telebista-irratiek hartu dutela erreferentzialtasuna eta prestigioa, eta bigarren mailan gelditu direla euskarazko telebista eta irratiak. Gogorarazi dute “hizkuntzarentzat zerbait estrategikoa bada, Euskal Telebista indartsua izatea” dela.
Mugimenduak euskara erdigunean jartzea aldarri egingo du maiatzaren 18an, Gasteizen, 17:30ean hasiko den mobilizazioan. Eusko Jaurlaritzari EITBn euskararen aldeko hizkuntza politika egitea eskatuko dio, baina baita euskara erdigunean jartzea ere gainerako ikus-entzunezkoetan, hala nola zineman eta plataformetan. Apirilaren 25ean, EITBk Makusi aurkeztu zuen, haur eta gaztetxoentzako euskarazko plataforma.
Aldatu Gidoiaren kanpainaren alde hainbat eragilek egin zuen bat 2023ko irailean, eta maiatzaren 18ko mobilizazioa babestuko dute talde hauek: ELA, LAB eta Steilas sindikatuak, Euskalgintzaren Kontseiluak, UEMAk, Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak, AEK-ak, Ikastolen Elkarteak, Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak, eta Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkarteak.
Ondorengo bideoetan Aldatu gidoia mugimenduak egindako agerraldia.
??? [AGERRALDIA] Hemen ostegunean Altsasun hainbat eragilek elkar hartuta egindako agerraldiaren irudiak. Eskerak bertaratutako eragileei, eta, bereziki, @xaloatbxaloa|ri antolaketan laguntzearren. Kulturan, EITBn eta ikus-entzunezkoetan #ErdiguneraEuskara #AldatuGidoia ? (1/4) pic.twitter.com/tl7o8zCyBu
— Aldatu Gidoia (@AldatuGidoia) April 27, 2024
Euskaran eta Euskal Herrian ardaztutako Euskal Irrati-Telebista behar dugu, premiaz. Eta EITBz haragoko hizkuntza politikak, kultura-panoraman, zineman eta streaming plataforma nagusietan euskarazko eskaintza duina bermatuko dutenak. #ErdiguneraEuskara (2/4) pic.twitter.com/kvHpOpIiKf
— Aldatu Gidoia (@AldatuGidoia) April 27, 2024
Asko dira kultura-politikei eta EITBri buruz gogoetan aritutakoak. Eginahala eginez, euskarazko kultura eta ikus-entzunezkoen alde ibilitakoak. Horiei guztiei eta gure hizkuntza eta kultura inporta zaion orori maiatzaren 18an kalera ateratzeko dei egiten diogu #AldatuGidoia (3/4) pic.twitter.com/ar1F1HTjwq
— Aldatu Gidoia (@AldatuGidoia) April 27, 2024
Hauek orain arte #AldatuGidoia #EuskararenAlde kanpaina babestu duten 34 eragileak. Jarrai dezagun indarrak biltzen, Eusko Jaurlaritzaren kultura eta ikus-entzunezko politiketan #EuskaraErdigunera elkartzearen alde! Maiatzaren 18an ezinbesteko zita dugu Gasteizen. Zatozte! (4/4) pic.twitter.com/kX55AIxfaj
— Aldatu Gidoia (@AldatuGidoia) April 27, 2024
Aldatu Gidoiaren iritziz, EITB "sortze helburuetatik aldendu" da, eta "urgentziazko demokratizazio prozesu bat" eskatu du, zuzendaritza taldearen hautaketa prozesutik hasita.
Apirilaren 24an, ETB1ean, jendeak aspalditik eskatzen zuen programa eredu bat estreinatuko da: Linbo, late night formatuko ordubete inguruko saioa, gazteek eta gazteentzat egina.
"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]
Urtea baino gehiago da Olatz Simonek –EITBko berriemailea Parisen, garaian–, orrialde hauetan bertan ohartarazi zigunetik Bruselak kazetariari lanbideaz erakusten dionaz. Eta halaxe joan gatzaizkio galdezka Amaia Portugali. Bruselan gure irrati publikoak duen... [+]
Langileek salatu dute zuzendaritzak ez diela lan baldintzen gaiari heldu nahi izan eta enpresak nahiago izan duela Gaztea Sariak ekitaldia bertan behera utzi, “horrek sortutako albo-kalte ekonomiko eta sozial guztiekin”, arazoari irtenbidea eman baino.
"EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!" lelopean, otsailaren 25ean egingo dute elkarretaratzea, asteartean, EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuek nahiz Aldatu Gidoia ekimenak deituta.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]
"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]
Ikusle euskaldun gehien biltzen dituen katea da ETB2, datuen arabera. Aldatu Gidoia mugimenduak agerraldia egin du Bizkarsororen kontraprogramatzearen harira. Salatu dute askotan ETB1 lehian sartzen dela ETB2rekin, eta "herritar guztiak eta publiko bakarra helburu izango... [+]
Munduaren egoerak ez du gogo handirik pizten bere berri izateko. Niri, behintzat. Ez dakit adina den edo darion kiratsak moteldu ote duen berarekiko jakin-mina. Jakin badakit ez dela garai kontua soilik; alegia, udazkenak eta negu hasierak barrura begira jartze hutsa.
ETB1ek Bizkarsoro filma estreinatu zuen Euskararen Egunean iluntzean. ETB2ri aldi berean gaztelaniazko azpidatziekin ematea proposatu bazioten ere, kate horretan Tasio eskaini zuten gaztelaniaz azkenean, eta horrek haserrea sortu du euskaldun askorengan sareetan.