Mikroplastikoak ondare arkeologikoan

Yorkeko Wellington Roweko arrasto erromatarrak 1986 eta 1989 urte bitartean induskatu zituzten. Orain, orduan hartutako lagin batzuk erabili dituzte mikroplastikoei buruzko ikerlan bat egiteko. York Archeological Trust
Yorkeko Wellington Roweko arrasto erromatarrak 1986 eta 1989 urte bitartean induskatu zituzten. Orain, orduan hartutako lagin batzuk erabili dituzte mikroplastikoei buruzko ikerlan bat egiteko. York Archeological Trust

York (Ingalaterra), K.o. II. mendea. Eboracum erromatar hirian hainbat egitura eta etxe eraiki zituzten. Besteak beste, egungo Wellington Rowen harrizko eraikin bat egin zuten eta Queen’s Hotela dagoen tokitik igarotzen zen harresian arku bat jarri zuten. Bi aztarnategiak 1980ko hamarkadaren bigarren erdian induskatu zituzten, eta, horri esker duela ia lau hamarkada jasotako lur laginak, zazpi metro sakonerainokoak, daude gordeta. Berriki, Yorkeko unibertsitateko adituek lagin horiek erabili dituzte gaur egungoekin alderatzeko eta ondorio kezkagarria argitaratu dute Science of the Total Environment aldizkarian: lagin berrietan 16 motatako mikroplastikoak aukitu dituzte 1980eko hamarkadan ez zeudenak.

Ikerlan pilotua da egin berri dutena, ondare arkeologikoan mikroplastikoak detektatzeko egin den lehena; baina Yorkeko aztarnategiotan zazpi metroko sakoneran mikroplastikoak aurkitu izanak esan nahi du gainerako aztarnategi arkeologikoetan ere egoera antzekoa dela. John Schofield arkeologoaren esanetan, partikula horiek hain sakon iristeak “gure ondare historikoaren parte diren objektuen kontserbazioa arriskuan jartzen du”.

Azken hamarkadatan, oro har, arkeologoek aztarnategietako objektu eta egitura asko in situ mantentzea hobetsi dute. Objektuak ehunka edo milaka urtetan testuinguru jakin batean kontserbatu dira, tenperatura jakin batean, elementu kimiko jakin batzuez inguratuta

Aztertzeko dago mikroplastikoek zehazki zer kalte eragiten dieten aztarnategietako objektu eta egiturei, baina David Jennings proiektuko buruaren hitzetan, “mikroplastikoek lurraren eta sedimentuen konposaketa kimikoa aldatzeko ahalmena dute eta, horrek, esaterako, arrasto organikoak usteltzea eragin dezake”.

Azken hamarkadatan, oro har, arkeologoek aztarnategietako objektu eta egitura asko in situ mantentzea hobetsi dute. Objektuak ehunka edo milaka urtetan testuinguru jakin batean kontserbatu dira, tenperatura jakin batean, elementu kimiko jakin batzuez inguratuta… Baldintza horiek bat-batean aldatzeak ondarearen kontserbazioan kalteak eragiten dituelako erabaki izan dute objektuak ez mugitzea. Mikroplastikoak baino lehen ere, beste arazo batzuek eragin diete in situ kontserbatzen diren arrastoei: bestelako kutsadurak, turismo masiboak… Eta horien aurkako neurriak hartu behar izan dira. Baina mikroplastikoak geldiaraztea beste kontu bat da.

Jenningsen esanetan, “baliteke ondare arkeologikoa in situ babestea hemendik aurrera aukera egokiena ez izatea eta ondarea babesteko irizpideak goitik behera aldatu behar izatea”. Mikroplastikoak ondare arkeologikoa ere hankaz gora jartzen ari direla, alegia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arkeologia
Neandertal arkaiko baten fosilak aurkitu dituzte Karrantzako El Polvorínen

Neandertal baten 18 arrasto aurkitu dituzte Karrantzako El Polvorín kobazuloan dagoen beheko galerian, Lehenengo Osina deitua. Guztiak banako bakarrarenak direla uste dute, eta, haien ezaugarri morfologikoetan oinarrituta, neandertal arkaikoenak direla azaldu du Asier... [+]


Ebakuntza onkologiko zaharrena

Duela bi urte, Edgard Camarós arkeologo katalanak bi giza garezur eta "Minbizia?" zioen txartel bat topatu zituen kartoizko kaxa baten barruan, Cambridgeko Unibertsitatean. Garezurrak Gizatik zetozten, Egiptotik eta berriki Frontiers in Medicine aldizkarian... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Neolitoko piragua sofistikatuak

1992. eta 2006. urteen artean, Erromako Bracciano lakuko uretan, Neolito goiztiarreko La Marmotta aztarnategia industu zuten. Berriki, Plos One aldizkarian han aurkitutako bost piraguen inguruko ikerlana argitaratu dute. Ontziak 7.000-7.500 urte inguru dituztela ondorioztatu... [+]


10.000 urteko harresia

Mecklenburgeko golkoan, Baltikoko uretan, ia kilometro bateko harrizko egitura bat identifikatu zuten arkeologoek 2021ean. Orain diziplinarteko ikerlari talde batek harresiari buruzko ikerketa argitaratu du PNAS aldizkarian.

Egiturak 10.000 urte inguru ditu eta gizakiak egina... [+]


Eguneraketa berriak daude