2024-05-03 13:26

Bai Euskarari Elkarteak 'Elkarrengandik Ikasiz' solasaldiak antolatu ditu laugarren aldiz, Kutxa Fundazioak babestuta. Proiektu honen bitartez, enpresen arteko harremanak areagotu nahi ditugu eta euren kezkak, interesak eta erronkak zein diren ezagutu nahi dugu, hausnarketarako plaza bat partekatuz eta elkarrengandik ikasteko aukera eskainiz.

Bai Euskarari Elkartearen helburua da lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragitea. Xede horren barruan kokatzen dugu proiektu hau ere, Euskal Herriko enpresei ikasteko baliabide berri bat eman nahian.

Aurtengo edizioan, osasun mentalaz, aniztasunaren kudeaketaz eta talentuaz arituko gara. Solasaldi bakoitzean, hiru lagun elkartu ditugu eta solasean jarri ditugu, gidari baten laguntzarekin. Beasaingo Igartza Jauregian grabatu genituen solasaldiak eta maiatzaren 7an estreinatuko dugu lehenengoa.

Solasaldiak ikusi


Lana eta osasun mentala

  • Aitor Guisasola Yeregui Osalan
  • Izaskun Landaida Larizgoitia Eragintza Fundazioa
  • Larraitz Urrestilla Beloki Orkli
Gidaria:
  • Arantxa Arza Lasa Euskadi Irratia

 

Aniztasunaren kudeaketa enpresetan

  • Javier Arrieta Idiakez Deustuko Unibertsitatea
  • Iñaki Lete Jauregi  ABB Niessen
Gidaria:
  • Joanes Marquet Lopetegi  Enpresabidea

 

Zertaz ari gara talentuari buruz ari garenean?

  • Jon Gurrutxaga Mongelos Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ainhoa Fernandez Ortiz ULMA
  • Edurne Ruiz Arregi Mondragon Unibertsitatea
Gidaria:
  • Jasone Aretxabaleta Osa INDeus

 

Solasaldiak ikusi

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.