Makusi jaio da, EITBren haur eta gaztetxoentzako plataforma

  • Donostiako Kursaal aretoan egindako ekitaldi batean aurkeztu du EITBk ostiralean Makusi, haur eta gaztetxoentzako euskarazko plataforma. Makusi.eus webgunean ikusgai dago jada, eta app ere ere eskuragarri dago. Doako haurrentzako euskarazko lehen plataforma digitala da, eta horrez gain, garai bateko Betizu Klubaren oroigarri edo, Makusi Kluba aktibitateen komunitatea ere badakar proiektuak berarekin.https://www.primeran.eus

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko apirilaren 29an - 10:43
Azken eguneraketa: 2024-04-30 12:51
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

EITBko zuzendariak, Andoni Aldekoak, aurkeztu du Makusi, Primeran plataforma iaz sortu ondoren EITBk egin duen ahalegin teknologiko handiena. Aldekoak esan duenez, Primeran 100.000 harpidedunetara iritsi da ia, eta hori arrakasta da, orain haur eta gazteentzako plataforma honekin jarraitu nahi dena. Azpiegituraren aldetik, Mediapro taldearen teknologia dago bai Primeranen zein Makusiren oinarrian. 

Makusik haur eta gaztetxoentzako askotariko ikus-entzunezko eskaintza izango du: marrazki bizidunak, telesailak, filmak… Eta ekoizpen propioak ere bai. Horien artean, gaur aurkeztu dituzte Potx eta Lotx txikienentzako pailazoen saia; Kalaxka edo KLXK, Aritz Mendiolak eta Anepe Acedok aurkeztutako gaztetentzako aktualitatezko magazina; eta Power Up, euskarako fikzioa, bideo-jokoaren munduan oinarritua. Ostiralero eduki propio hauen atal berri baten estreinaldia izango da MAKUSI plataforman.

Adinaren araberako kontrol sistemak ditu Makusik gurasoen eskura, eta eduki bakoitzaren "balioen fitxa" bat ere bai.

Ikusi makusi.eus eta app gisa erabiltzeko:

Sare sozialetan ere badu presentzia Makusik: YoutubeInstagram eta TikTok-en.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikus-entzunezkoak
2025-08-01 | ARGIA
GOMENDIOAK | Ikus-entzuteko sei aukera on

Lurraren ahotsak
Zer: Telesail-dokumentala
Non: Euskal Herria
Ikusi: Primeran
A. Etxebarria, P. Vidal, 2023 
6 kapitulu X 40 min.

Hego Sudanetik Brasilgo Amazoniara bidaia. Hamabi pertsonaia ezagutuko ditugu bidean; hamabi kultura, hamabi eredu jasangarri. Kultura eta... [+]


Pantailaldia
Sortzea ez da nahikoa, ohiturak aldatzen ez badira

Euskaraldiaren atarian, beste behin, Pantailaldia egingo da. Maiatzaren 6tik 15era iraungo du, eta euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzea izango da helburua.

Baina non gaude, non dago euskara ikus-entzunezkoen mundu zabalean, nora goaz? Zein hutsune, zein erronka... [+]


Euscool berriaren seinaleak?

Apirilaren 24an, ETB1ean, jendeak aspalditik eskatzen zuen programa eredu bat estreinatuko da: Linbo, late night formatuko ordubete inguruko saioa, gazteek eta gazteentzat egina.


2024-12-31 | Sustatu
Max streaming plataforman ere euskarazko edukiak agertzen hasi dira

Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]


2024-12-20 | Uriola.eus
Bilboko Loraldia Festibalaren 11. edizioarako sarrerak salgai daude

2025eko martxoaren 10etik 30era Loraldia Festibalaren 11. edizioa ospatuko du Loraldiak, Trikua esnatu da lemapean. Programazio artistikoak proposamen anitzak eskainiko ditu Bilbon, diziplina ezberdinak uztartuko dira eta 100 sortzailetik gora bilduko ditu. Loraldiak jada... [+]


2024-11-18 | Leire Ibar
Ekainaren 7an manifestazioa antolatu du Gure Eskuk, ‘Herri Libre Bat-Euskal Herriak Erabaki!’ lelopean

"Nazio gisa eskubideak aldarrikatu eta herri oso bat martxan irudikatzeko" deitu dute 2025eko ekainean Bilbon egingo den mobilizazioa. Euskal Herri libre eta kohesionatu bat osatzeko "denen artean eta elkar lagunduz" lan egin behar dela berretsi du... [+]


Kronika
Euskarak zergatik ez du ganorazko kuotarik hedabideetan?

Gai tabu gisa marrazten da Euskal Herrian, baina munduan barna ez da horrela. Hizkuntz politikak ezin dira merkatu librearen logikan ipini, baizik eta kuotak edo kupoak ezarri behar dira. Beharrezkoak dira. Eta beharrezkoak dira daudenak betetzea, ez baititu inork betearazten.


2024-09-18 | Sustatu
Ikusgela 2024-25 ikasturtean: euskal kultura, historia, eta buletin berria

Ikusgela proiektuak, hezkuntzarako ikus-entzunezko materiala lantzeko wikiekimenak, hirugarren ikasturteari ekin dio gaur. Orain arte 92 bideo argitaratu baditu ere, ikasturte honetan maiztasuna handituko du, astearte eta ostegunero bideo bat aterako du eta irailetik maiatzera... [+]


Eguneraketa berriak daude