Iragan urriaren 12an Iruñean Sortuk antolatutako ekitaldi batean Felipe VI.a Espainiako erregea eta Kristobal Kolonen estatua sinbolikoak eraitsi zituzten. Horren karietara, Espainiako Auzitegi Nazionalak hamabi gazte deitu ditu deklaratzera. Horiei babesa agertzeko manifestazioa egin zuten Iruñean iragan larunbat arratsaldean.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Iñigo Iruinek Espainiako Epaitegi Gorenaren azken epaiaz egiten duen irakurketa eta auzipetuek emango dioten erantzun juridikoa azaldu du prentsaurrekoan, bost auzipetuekin batera. Prozesu “luzea” izango dela iragarri du.
Abenduaren 19an "demokrazia" hitzaren atzean elkarretaratzea egin dute milaka herritarrek, Bateragune auziko epaiketa berriz egitearen aurka. 189 elkarretaratze Euskal Herrian egin dira, eta bana Santiagon (Galizia) eta Bartzelonan.
Herrietako hauteskundeetan aldaketa handia izan zen Ziburun: azken hogei urteetako gehiengoa irauli zuen abertzaleak nagusi dituen Ziburu Bizi zerrenda irekiak. Lehentasunetan indarrak ezarriz hasiak dira herria kudeatzen.
Epaiketa errepikatzeko erabakia hartu zuen Espainiako Auzitegi Goreneko bigarren salaren autoa kaleratu da ostegunean. Epai berri bat egitea “derrigorrezkoa” dela dio Gorenak. Miren Zabaleta, Arkaitz Rodríguez, Arnaldo Otegi, Sonia Jacinto eta Rafa Díezen eskubideak defendatu beharra argudiatzen du horretarako, besteak beste.
Dozenaka lagun batu dira astearte arratsaldean, 35 urte atzera Mikel Zabalzaren gorpua agertu zen egunean, Donostiako Intxaurrondo auzoko Guardia Zibilaren koartelaren aurrean. "PSOE, Guardia Zibila: Egia zor diguzue" lelopean, aurpegiratu diete hainbeste urteren ostean, inork ez duela azalpenik eman. "Mikel Zabalzaren hilketaren inguruan egon den 35 urteko inpunitatea amaitu dadila eta egia, justizia eta erreparazioa exijitzen dugu, eta Guardia Zibilak Euskal Herria uzteko... [+]
Espainiako Auzitegi Gorenak auzi penala ireki dio Aierdiri Davalor, Salud enpresaren auzian prebarikazioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea leporatuta, UPNk aurkeztutako kereila baten ostean.
Auzitegi Goreneko bigarren aretoko hamasei epaileen artean erabaki dute, abenduaren 14an, "Bateragune" auzia berriz irekiko dutela. Aho batez hartu dute erabakia eta Espainiako Auzitegi Nazionalean egingo litzateke. Beraz, berriz epaituko dituzte Arnaldo Otegi, Rafa Díez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodríguez, nahiz eta denen artean 31 urteko kartzela zigor osoa bete zuten. Lehen aldia da Giza Eskubideen Europako Auzitegiak baliogabetutako epai bat berriz... [+]
Eutanasiaren lege proiektuaren aurrekaria onartu du ostegunean Espainiako Kongresuko Justizia Batzordeak, 36 kideetatik 22ren aldeko boto jaso ditu. PPko eta Voxeko ordezkariak izan dira kontra azaldu diren bakarrak.
UPNren kudeaketaren arrastoak luzaroan nozituko dira Nafarroan alor ugaritan. Hiru azpiegitura handien ordainketa itzalpeko bidesariz egiten da eta kontu publikoak gogor zamatuko ditu urtero. Hiru obra hauek 976 milioi euroko kostua izan dute, baina Nafarroako Gobernuak 2.676 ordainduko ditu, kostua baino 1.700 milioi euro gehiago, ia hiru aldiz gehiago.
Donostiako hamasei eragile sozial, sindikal eta politikok Piztu Donostia plataformak abiatu duen Eneko Goiak entzungo gaitu! kanpainarekin bat egin dute. Horren berri emateko elkarretaratzea egin dute ostiral goizean, udaletxe aurrean. Datozen egunetan hitza hartzeko eskaera bat erregistratuko dute udaletxean. “Bi edo hiru hilabete barru Eneko Goiak udalbatzarrean entzungo gaituela pentsatzen dugu. Bitartean, udal irekia ekimena, plenoaren parodia, borroka sozialen argazki erakusketa eta... [+]