Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan itzalpean dauden errealitate sexualak plazara ateratzeko baliabidea” da.
Hiruki Larroxa kooperatibak sortu ditu “Armairutik plazara” unitate didaktikoak, eta Hernaniko Udalak eman ditu argitara. Sei arlo, sei unitate didaktiko; proiektuetan oinarritutako metodologia darabilte denek eta guztietan ageri dira galdera pizgarriak eta gaiari lotuta ikasleen interes eta jakin-min zehatzak jasotzeko atalak, besteak beste. Arlo bakoitza lantzeko eskaintzen diren baliabideen artean daude artikuluak, elkarrizketak, ikus-entzunezkoak eta bideoklipak, bereziki oinarri hartuta LGBT+ pertsonen lekukotzak (Miquel Missé, Empar Pineda, Kattalin Miner, Imanol Alvarez…).
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen mailan hasi eta Batxilergoko bigarren mailaraino, maila bakoitzean lantzeko arlo bana proposatu dute egileek, sei unitate didaktiko guztira: gorputzak (gorputzari lotutako diskriminazioak, aniztasun morfologiko-sexuala, intersexualitatea, trans errealitateak, lodifobia, arrazakeria, kapazitismoa...), identitateak (genero adierazpen eta rolak, ez-binarismoa, gure genero biografia, lumafobia…), desirak (desiraren orientazioa, familia eta harreman ereduak, gorroto diskurtsoak, erotika, heteroaraua…), justizia soziala (eskubide sexualak, LGBTI+fobia, askatasun sexuala, harrotasun eguna…), ahalduntzea (LGBTI taldeak, mugimendu sozialak, sexu askapenaren aldeko borroka, kolektibotasuna…) eta memoria (erreferenteak, mugarri eta gertakari historikoak, testigantzak, ikusgarritasuna…).
"Ez dugu gure sexualitatea nola garatu aukeratzerik, arautik at etiketatzen gaituztelako hasieratik eta etiketa horretatik abiatuta garatu behar dugulako gure sexualitatea"
“Irainetatik hasten gara desira ulertzen”
Proiektu zabalago baten parte dira unitate didaktikoak. 2021ean Noiz bukatzen da armairua? liburua kaleratu zuten (liburuaren bueltan, “Identitate disidenteak asimilatzen doa sistema, heteroaraura moldatuta" elkarrizketa argitaratu genuen ARGIAn) eta dokumentala prestatzen ari dira orain. Arlo ugariri heldu genien elkarrizketan; ikasleez eta hezkuntzaz ari garelarik adibidez, beren identitate sexuala osatzen ari diren haurrez ere galdetu genien egileei. “Normalean lehenengo datoz muga eta araua, eta ondoren eraikitzen gara gu, eta mugek eta arauek biolentzia dakarte, beraz biolentziatik sortzen gara. Irainetatik hasten gara ulertzen zer den ez bakarrik era bateko edo besteko desira, baita heteroaraua bera ere. Egunero ikusten dugu eskoletan: genero adierazpen jakin bat duen neska-mutilak irain homofoboa jasoko du, jakin aurretik homosexualitatea zer den ere. Ez dugu gure sexualitatea nola garatu aukeratzerik, arautik at etiketatzen gaituztelako hasieratik eta etiketa horretatik abiatuta garatu behar dugulako gure sexualitatea". Garbi dute elkarrizketatuek: "Harreman parekide eta osasuntsuak lantzeak funtsezkoa izan beharko luke hezkuntzan".
Unitate didaktikoak edonoren eskura jarri ditu Hernaniko Udalak, lotura honetan.
Batzuentzat, erakargarria, motibagarria, parte-hartzailea eta dinamikoa; besteentzat, nahasgarria, konplexua, zentzu pedagogiko argirik gabeko jolasa. Matematika ikasteko Euskal Herriko gero eta ikastetxe gehiagotan sartzen ari den Innovamat metodologiak iritzi kontrajarriak,... [+]
Oso orokortuta dagoen praktika apurtu duten kasu bakan batzuen berri izan du ARGIAk: 3 urteko ikasgeletako irakasleek eurek erabakita, aurten ez dute egokitzapenik egin gela horietan. Non da egokitzapena borondatezkoa, zer dio legeak eta zer adituek? "Beti eman behar da... [+]
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak 3 urteko geletako ratioa 20 umera jaistea hitzartu berri duenean, bestelako errealitatea salatu dute Irurtzungo Atakondoa ikastetxeko gurasoek: tutore bakarrak behar ugari dituzten 24 umeren aniztasunari erantzun eta akonpainamendu egoki eta... [+]
Ikasleen gurasoek salatu dute garraio publiko zuzenik ez dagoela eskualdetik Kanpusera heltzeko eta Renferen zerbitzuak luzatzen duela egunero bidaia, ia lau ordura heldu arte.
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Orain arte ez dugu aipatu, baina bada 6-12 urte arteko umeen kirol jarduerari –aisialdiari, oro har– lotuta dagoen eta azpimarratzea merezi duen beste osagai bat: hizkuntza erabilera. Zentzu horretan, euskararen arnasgune dira Eskola Kiroleko programak, lekuan lekuko... [+]
Aurrerantzean, Gipuzkoako klub batean jokatu nahi duen 8-12 urteko umeak ez du derrigorrez Eskola Kirolean parte hartu beharrik izango, EAEko Auzitegi Nagusiak hala ebatzita. Multikirol ereduaren kontrako errekurtsoa jarri duen familiaren hitzetan, ez da bidezkoa erakundeek... [+]
Palestinan gertatzen ari denarekiko haurrak ekidistantzian heztea ezinezko bihurtu da ikastetxe (eta etxe) gero eta gehiagotan. Adinaren arabera zer eta nola kontatu konplexua izan badaiteke ere, giza eskubideak, heriotza, injustizia… mintzagai dira ikasgela gero eta... [+]
IAk egin du deialdia, eta aurreratu du, Askatasunaren Ontzidiari erasotzen badiote, egunez aldatuko duela greba. "Estatu sionistarekin konplizeak diren instituzio zein enpresak irmoki seinalatzeko" baliatuko dute eguna.
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Palestinan bideratzen ari den genozidioa salatu dute Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariek. Hainbat neurri hartuta ditu EHUk eta tartean, batzorde bat sortzeko proposamena egina dio errektoretzak Palestinaren aldeko unibertsitate mugimenduari, aurretik ere unibertsitateak... [+]
DBH, Batxiler eta Lanbide Heziketan irakasle izateko ez dela zertan irakaskuntzan formakuntzarik jaso, aski dela ikasgai horretako edukiak menperatzearekin. Hori legeztatzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari hainbat erkidegotatik, eta gaia lehen planora ekarri berri du ELGAk,... [+]
Ikama ikasle antolakundeak deituta, ikasleak Palestinaren alde mobilizatu dira astearte honetan, Hego Euskal Herriko hainbat ikastetxe eta unibertsitatetan. “Denon erantzukizuna da egoerari buelta emateko salaketa egin eta mobilizatzea”.