JARRAIPENA | 3 heriotza gehiago EAEn: Euskal Herrian 2.089 hil dira orain arte, milioiko 658

Zuzeneko jarraipena
  • Covid-19 gaitza kezka handia sortzen ari da batean eta bestean, ezin geratu ari baitira herrialdeak. Azken berrien jarraipena egingo dugu hemen.


2020ko maiatzaren 12an - 21:01
Gakoak
(Argazkia: Dani Blanco / ARGIA)
Hegoaldean 16 heriotza berri gehituta, Euskal Herrian 1.817 hil dira gaur arte, milioiko 567

Administrazioeetako iturriek zabaldutako informazioen arabera, Hegoaldean 16 pertsona gehiago hil ditu koronabirusak, Euskal Autonomi Erkidegoan 12 eta Nafarroan 4. Iparraldetik heriotza gehiagoren berririk ez iristekotan, denetara Euskal Herrian maiatzaren 2a arte 1.817 pertsona hil ditu Covid-19 izurriak, 22.839 kutsatu eta 785 ospitaleratuta daude. Agintariek sendatutzat 14.723 gaixo eman dituzte orain arte.

Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 345 (+1), Bizkaian 729 (+9), Gipuzkoan 267 (+2), Nafarroan 466 (+4). Iparraldetik 2 zeuden kontabilizatuta; asteartean, apirilak 28, Baionako suprefetak eman zituen bertako ospitalean hildakoen xehetasunak eta horiek kontutan hartuta Berria egunkariak bere estatistikak eguneratu ditu Iparraldeko biktimak 10ean finkatuz (gehiago izan litezke).

Euskal herritarrok gutxi gora behera 3,2 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 567. Lurraldeka (bezperako datuak): Araba 1.037, Bizkaia 624, Gipuzkoa 366, Nafarroa 706.

Konparazioak egiten hasita, Italian eta Espainian gehien kaltetutako eskualdeekin alderatuz gero, Lombardiak milioiko 1.419 heriotza zeuzkan bezpera arte eta Madrilek 1.250. Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago kontatuz heriotzak miloi 1 biztanleko (bezperako datuekin): San Marino 1.208, Belgika 677, Andorra 582,  Espainia 540, Italia 478, Erresuma Batua 419, Frantzia 381, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 303, Holanda 295, Suedia 265, Irlanda 264... Kopuru horiekin, Euskal Herria herrialde independente balitz munduko zerrendan laugarren legoke.

Britainia Handiko bost umetatik bat goseak dago konfinamenduan

Erresuma Batuan Covid-19aren krisia hasi zenetik bikoiztu egin da haurrak goseak dauzkaten familien kopurua, herrialdeko guztien %20ra iritsiz, Food Foundation erakundeak egindako ikerketaren arabera.

 

Frantziak ez ditu berrogeialdian jarriko Europar Batasunetik iritsitako herritarrak

Frantziako Gobernuak larunbatean adierazi zuen arren konfinamendua arintzen hasitakoan berrogeialdian jarriko dituela bere mugetara kanpotik iritsiko diren herritar guztiak, igandean argitu du neurri horrek ez duela eraginik izanen Europar Batasunatik iritsiko diren jendeengan.

 

Biktima-kopuruak munduan orain arte: 248.302 hildako, 3.566.542 kutsatu, 1.154.55 sendatu

Hauek dira maiatzaren 4ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

Hilak 248.302. Herrialdeka: AEB 68.598, Italia 28.884, Erresuma Batua 28.446, Espainia 25.264, Frantzia 24.895, Belgika 7.844, Brasil 7.025, Alemania 6.866, Iran 6.203, Holanda 5.056, Txina 4.633, Kanada 3.682, Turkia 3.397, Suedia 2.679, Mexiko 2.061, [Euskal Herria 1.801, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.762, Ekuador 1.564, India 1.391, Irlanda 1.303, Peru 1.286, Errusia 1.043, Portugal 1.043...

- Kutsatuak 3.566.542. Herrialdeka: AEB 1.188.122, Espainia 247.122, Italia 210.717, Erresuma Batua 186.599, Frantzia 168.693, Alemania 165.664, Errusia 134.687, Turkia 126.045, Brasil 101.147, Iran 97.424, Txina 82.877, Kanada 59.474, Belgika 49.906, Peru 45.928, India 42.505, Holanda 40.571, Suitza 29.905, Ekuador 29.538, Saudi Arabia 27.011, Portugal 25.282, [Euskal Herria 22.751, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suedia 22.317, Mexiko 22.088, Irlanda 21.506...

- Sendatuak 1.154.55.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.208, Belgika 677, Andorra 582, [Euskal Herria 562, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 540, Italia 478, Erresuma Batua 419, Frantzia 381, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 303, Holanda 295, Suedia 265, Irlanda 264, Man uhartea 259, Anglo-normandiar uharteak 236, AEB 207, Suitza 204, Montserrat 200, Luxemburgo 153...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Manifestari armatuak Michigango kapitolioan, konfinamenduaren amaiera eskatuz

AEBetako Michigan Estatuan konfinamendua luzatu edo ez eztabaidatzeko egunean ehunka manifestari kapitolioan sartu dira, batzuk arma luzeekin. “Jende ona da, baina haserre daude”, adierazi du Trumpek.

 

CEOEren errezeta krisitik irteteko: erregulazio espedienteak luzatu langileak kanporatuz

Larrialdi egoera amaitu ostean ere erregulazio espedienteak mantentzea, enpresek kotizaziorik ordaindu gabe jarraitzea eta enpleguak mantentzeko baldintza ezabatzea eskatu du Antonio Garamendi CEOEko presidenteak. Egin ezean, langabezia eta enpresen itxiera masiboa aurreikusi ditu.

 

Sánchezek larrialdi egoera luzatzea defendatu du erkidegoen aurkakotasunaren aurrean

Urkullu, Torra, Feijo eta beste zenbait erkidegoetako presidente larrialdi egoera luzatzearen aurka azaldu dira presidenteen arteko bideobileran. Espainiako presidenteak salbuespeneko erreminta “juridiko-instituzionala” beharrezkoa duela adierazi die.

 

Hegoaldean 11 heriotza berri gehituta, Euskal Herrian 1.801 hil dira gaur arte, milioiko 562

Administrazioeetako iturriek zabaldutako informazioen arabera, Hegoaldean 10 pertsona gehiago hil ditu koronabirusak, Euskal Autonomi Erkidegoan 8 eta Nafarroan 2. Iparraldetik heriotza gehiagoren berririk ez iristekotan, denetara Euskal Herrian maiatzaren 2a arte 1.801 pertsona hil ditu Covid-19 izurriak, 22.751 kutsatu eta 792 ospitaleratuta daude. Agintariek sendatutzat 14.509 gaixo eman dituzte orain arte.

Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 344 (+1), Bizkaian 720 (+7), Gipuzkoan 265 (+0), Nafarroan 462 (+2). Iparraldetik 2 zeuden kontabilizatuta; asteartean, apirilak 28, Baionako suprefetak eman zituen bertako ospitalean hildakoen xehetasunak eta horiek kontutan hartuta Berria egunkariak bere estatistikak eguneratu ditu Iparraldeko biktimak 10ean finkatuz (gehiago izan litezke).

Euskal herritarrok gutxi gora behera 3,2 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 562.  Lurraldeka (bezperako datuak): Araba 1.034, Bizkaia 618, Gipuzkoa 366, Nafarroa 703.

Konparazioak egiten hasita, Italian eta Espainian gehien kaltetutako eskualdeekin alderatuz gero, Lombardiak milioiko 1.415 heriotza zeuzkan bezpera arte eta Madrilek 1.244. Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago kontatuz heriotzak miloi 1 biztanleko (bezperako datuekin): San Marino 1.208, Belgika 670, Andorra 569, Espainia 537, Italia 475, Erresuma Batua 414, Frantzia 379, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 303, Holanda 291, Suedia 264, Irlanda 260... Kopuru horiekin, Euskal Herria herrialde independente balitz munduko zerrendan laugarren legoke.

Maiatzaren 11tik aurrera, Hegoaldean senideak eta lagunak elkartzeko aukera izango da

Dena ondo bidean, hamar kidera arteko topaketak onartuko dira senideen eta lagunen artean, Espainiako Gobernuak ezarritako lehenengo fasean. Distantzia fisikoa errespetatu beharko da.

 

Nekane Balluerka (EHU): "Prest gaude gure testak erabil ditzaten"

Berria egunkarian Maite Asensio kazetariak elkarrizketa egin dio Nekane Balluerka EHUko errektoreari. Besteak beste, EHUk koronabirusa atzemateko garatu duen proba metodoaz galdetu dio, polemika sortu baita gaiaren inguruan, Osakidetzak ez duelako erabili EHUren lana. Bide batez, akatsa argitu nahi izan du: egunean ia mila proba egin ditzakete EHUn garatutako metodoa erabiliz, eta ez, zabaldu den bezala, 10.000.

 

Jolasa eta harremanak debekatuak badira zertarako ikastolak irekirik?

Seaskako hainbat irakasle, zuzendari eta langilek Frantziako Gobernuak umeak eskolaratzeko ezarritako protokoloa kritikatu dute, ikastetxeetan ezin delako antolatu hain epe motzean eta umeak jolasik eta harremanik gabe uzten dituelako.

 

Biktima-kopuruak munduan orain arte: 244.787 hildako, 3.484.567 kutsatu, 1.121.612 sendatu

Hauek dira maiatzaren 3ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

Hilak 244.787. Herrialdeka: AEB 67.444  Italia 28.710, Erresuma Batua 28.131, Espainia 25.100, Frantzia 24.760, Belgika 7.765, Alemania 6.812, Iran 6.750, Brasil 6.156, Holanda 4.987, Txina 4.633, Kanada 3.566, Turkia 3.336, Suedia 2.669, Mexiko 1.972, [Euskal Herria 1.791, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.762, Ekuador 1.371, India 1.323, Irlanda 1.286, Errusia 1.222, Peru 1.200, Portugal 1.023...

- Kutsatuak 3.484.567. Herrialdeka: AEB 1.160.774, Espainia 245.567, Italia 209.328, Erresuma Batua 182.260, Frantzia 168.396, Alemania 164.967, Turkia 124.375, Errusia 124.054, Iran 96.559, Brasil 96.448, Txina 82.875, Kanada 56.714, Belgika 49.517, Peru 42.534, Holanda 40.236, India 39.699, Suitza 29.817, Ekuador 27.464, Saudi Arabia 25.459, Portugal 25.190, [Euskal Herria 22.667, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suedia 22.082, Irlanda 21.176, Mexiko 20.739...

- Sendatuak 1.121.612.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.208, Belgika 670, [Euskal Herria 559, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Andorra 569, Espainia 537, Italia 475, Erresuma Batua 414, Frantzia 379, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 303, Holanda 291, Suedia 264, Irlanda 260, Man uhartea 259, Anglo-normandiar uharteak 236, AEB 204, Suitza 203, Montserrat 200, Luxemburgo 147...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Krisirik ez Amazon-eko buruarentzat: 24 miliar dolar irabazi ditu koronabirusaren testuinguruan

Urte hasieraz geroztik 24 miliar dolar gehiago irabazi ditu Jeff Bezos Amazon multinazionaleko buruak. Koronabirusaren izurriteari esker, %20az puztu da bere aberastasuna.

 

Frantziako osasun langileen haserrea areagotu du supermerkatuek milioika maskara dituztela jakiteak

Maiatzaren 4tik aurrera saltzen ahalko dituzte supermerkatuek ere maskarak. Milioika maskara iristen ari dira salgune horietara, inolako arazorik gabe. Osasun arloko langileen kexua eragin du informazioak, asteak dabiltzalako babes-materialik gabe koronabirusaz kutsatutakoak artatzen.

 

Auztegiak itxiak izateak kezkatzen ditu Baionako abokatuak

Gutuna bidali diete Ipar Euskal Herriko parlamentariei eta Euskal Elkargoko hautetsiei, auzitegiaren irekitzea eskatzeko. Egoera “onartezina” salatu dute Colette Capdevielle abokatuak, departamenduko abokatuen elkarteko buru izandako Hervé Colmetek eta eskualdeko abokatuen elkarteko konferentziako presidente izandako Anne-Marie Mendibourek.

 

Hegoaldean 11 heriotza berri gehituta, Euskal Herrian 1.791 hil dira gaur arte, milioiko 559

Administrazioeetako iturriek zabaldutako informazioen arabera, Hegoaldean 11 pertsona gehiago hil ditu koronabirusak, Euskal Autonomi Erkidegoan 9 eta Nafarroan 2. Iparraldetik heriotza gehiagoren berririk ez iristekotan, denetara Euskal Herrian maiatzaren 2a arte 1.791 pertsona hil ditu Covid-19 izurriak, 22.667 kutsatu eta 763 ospitaleratuta daude. Agintariek sendatutzat 14.160 gaixo eman dituzte orain arte.

Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 343 (+0), Bizkaian 713 (+7), Gipuzkoan 265 (+2), Nafarroan 460 (+2). Iparraldetik 2 zeuden kontabilizatuta; asteartean, apirilak 28, Baionako suprefetak eman zituen bertako ospitalean hildakoen xehetasunak eta horiek kontutan hartuta Berria egunkariak bere estatistikak eguneratu ditu Iparraldeko biktimak 10ean finkatuz (gehiago izan litezke).

Euskal herritarrok gutxi gora behera 3,2 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 559.  Lurraldeka (bezperako datuak): Araba 1.034, Bizkaia 612, Gipuzkoa 363, Nafarroa 700.

Konparazioak egiten hasita, Italian eta Espainian gehien kaltetutako eskualdeekin alderatuz gero, Lombardiak milioiko 1.382 heriotza zeuzkan bezpera arte eta Madrilek 1.233. Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago (bezperako datuekin): San Marino 1.208, Belgika 665, Andorra 557, Espainia 531, Italia 467, Erresuma Batua 405, Frantzia 377, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 303, Holanda 286, Suedia 263, Man uhartea 259, Irlanda 256... Kopuru horiekin, Euskal Herria herrialde independente balitz munduko zerrendan hirugarren legoke

Aralarreko larre irekiera ekitaldia berezia izan da Larraitzen aurten

Abaltzisketako zenbait herritarrek ekitaldi sinbolikoa egin dute, Larraizko langatik behiak eta behorrak igaroz. Suziria ere bota dute, ohiturari jarraituz, Aralarko larreak irekita daudela zabaltzeko.

 

Biktima-kopuruak munduan orain arte: 239.614 hildako, 3.401.310 kutsatu, 1.081.705 sendatu

Hauek dira maiatzaren 2ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

Hilak 239.614. Herrialdeka: AEB 65.776, Italia 28.236, Erresuma Batua 27.510, Espainia 24.824, Frantzia 24.594, Belgika 7.703, Alemania 6.736, Iran 6.410, Brasil 6.091, Holanda 4.893, Txina 4.633, Kanada 3.391, Turkia 3.258, Suedia 2.653, Mexiko 1.859, [Euskal Herria 1.780, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.754, Irlanda 1.265, India 1.223, Errusia 1.169, Peru 1.124, Ekuador 1.063, Portugal 1.007...

- Kutsatuak 3.401.310. Herrialdeka: AEB 1.131.030, Espainia 242.988, Italia 207.428, Erresuma Batua 177.454, Frantzia 167.346, Alemania 164.077, Turkia 122.392, Errusia 114.431, Iran 95.646, Brasil 92.109, Txina 82.874, Kanada 55.061, Belgika 49.032, Peru 40.459, Holanda 39.791, India 37.257, Suitza 29.705, Ekuador 26.336, Portugal 25.351, Saudi Arabia 24.097, [Euskal Herria 22.454, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suedia 21.520, Irlanda 20.833, Mexiko 19.224...

- Sendatuak 1.081.705.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.208, Belgika 665, [Euskal Herria 556, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Andorra 557, Espainia 531, Italia 467, Erresuma Batua 405, Frantzia 377, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 303, Holanda 286, Suedia 263, Man uhartea 259, Irlanda 256, Anglo-normandiar uharteak 236, Suitza 203, Montserrat 200, AEB 199, Luxemburgo 147...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Hegoaldean 23 heriotza berri gehituta, Euskal Herrian 1.780 hil dira gaur arte, milioiko 556

Administrazioeetako iturriek zabaldutako informazioen arabera, Hegoaldean 23 pertsona gehiago hil ditu koronabirusak, Euskal Autonomi Erkidegoan 16 eta Nafarroan 7. Iparraldetik heriotza gehiagoren berririk ez iristekotan, denetara Euskal Herrian maiatzaren 1a arte 1.780 pertsona hil ditu Covid-19 izurriak. 22.454 kutsatu eta 816 ospitaleratuta daude. Agintariek sendatutzat 13.639 gaixo eman dituzte orain arte.

Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 343 (+1), Bizkaian 706 (+7), Gipuzkoan 263 (+4), Nafarroan 458 (+7). Iparraldetik 2 zeuden kontabilizatuta; asteartean, apirilak 28, Baionako suprefetak eman zituen bertako ospitalean hildakoen xehetasunak eta horiek kontutan hartuta Berria egunkariak bere estatistikak eguneratu ditu Iparraldeko biktimak 10ean finkatuz (gehiago izan litezke).

Euskal herritarrok gutxi gora behera 3,2 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 556.  Lurraldeka (bezperako datuak): Araba 1.031, Bizkaia 600, Gipuzkoa 357, Nafarroa 689.

Konparazioak egiten hasita, Italian eta Espainian gehien kaltetutako eskualdeekin alderatuz gero, Lombardiak milioiko 1.373 heriotza zeuzkan bezpera arte eta Madrilek 1.227. Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago (bezperako datuekin): San Marino 1.208, Belgika 655, Andorra 544, Espainia 525, Italia 463, Erresuma Batua 394, Frantzia 373, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 303, Holanda 280, Suedia 256, Irlanda 250... Kopuru horiekin, Euskal Herria herrialde independente balitz munduko zerrendan hirugarren legoke.

Azkoitiko P3 lantegiak oihalezko maskara berrerabilgarriak eskainiko ditu

Azkoitiko P3 lantegiak enpresen lan babeserako materialaren hornidura eskaintzen du bere ohiko jardueran. Egungo egoera dela eta, ordea, norbanakoentzat oihalezko maskara berrerabilgarriak eskuragarri jarriko ditu hamar unitateko paketeetan.

 

Biktima-kopuruak munduan orain arte: 234.112 hildako, 3.308.555 kutsatu, 1.042.953 sendatu

Hauek dira maiatzaren 1eko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

Hilak 234.112. Herrialdeka: AEB 63.861, Italia 27.967, Erresuma Batua 26.771, Espainia 24.543, Frantzia 24.376, Belgika 7.594, Alemania 6.623, Iran 6.028, Brasil 6.006, Holanda 4.795, Txina 4.633, Kanada 3.184, Turkia 3.174, Suedia 2.586, Mexiko 1.859, [Euskal Herria 1.757, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.737, Irlanda 1.232, India 1.154, Errusia 1.073, Peru 1.051, Portugal 989, Ekuador 900...

- Kutsatuak 3.308.555. Herrialdeka: AEB 1.095.210, Espainia 239.639, Italia 205.463, Erresuma Batua 171.253, Frantzia 166.420, Alemania 167.178, Turkia 120.204, Errusia 106.498, Iran 94.640, Brasil 87.187, Txina 82.874, Kanada 53.236, Belgika 48.519, Holanda 39.316, Peru 36.976, India 35.043, Suitza 29.586, Ekuador 25.045, Portugal 24.934, Saudi Arabia 22.753, [Euskal Herria 21.805, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suedia 21.092, Irlanda 20.612, Mexiko 19.224, Pakistan 16.817...

- Sendatuak 1.042.953.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.208, Belgika 655, [Euskal Herria 549, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Andorra 544, Espainia 525, Italia 463, Erresuma Batua 394, Frantzia 373, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 303, Holanda 280, Suedia 256, Irlanda 250, Man uhartea 247, Anglo-normandiar uharteak 230, Suitza 201, Montserrat 200, AEB 193, Luxemburgo 142...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

 

Egoiliarren %30etik gora kutsatuta dagoen egoitzetan instituzioek esku hartzeko eskatu du Babestuk

Egoitzetako erabiltzaileen senideen Babestu elkarteek (Arabakoak eta Bizkaikoak) egin diete eskaera EAEko erakunde publikoei. Osakidetzak eta foru aldundiek zahar egoitzetan parte-hartze zuzena izatea eskatu dute, eta interbentzioa epe mugarik gabe luzatzea ere bai.

 

Hegoaldean 25 heriotza berri gehituta, Euskal Herrian 1.757 hil dira gaur arte, milioiko 549

Administrazioeetako iturriek zabaldutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 30era arte 1.757 pertsona hil ditu (25 azken egunean) Covid-19 izurriak,  21.805 kutsatu eta 957 ospitaleratuta daude. Agintariek sendatutzat 13.123 gaixo eman dituzte orain arte.

Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 342 (+0), Bizkaian 695 (+14), Gipuzkoan 259 (+8), Nafarroan 451 (+3). Iparraldetik 2 zeuden kontabilizatuta; asteartean, 28, Baionako suprefetak eman zituen bertako ospitalean hildakoen xehetasunak eta horiek kontutan hartuta Berria egunkariak bere estatistikak eguneratu ditu Iparraldeko biktimak 10ean finkatuz (gehiago izan litezke).

Bestalde, euskal herritarrok gutxi gora behera 3,2 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 549. Lurraldeka (bezperako datuak): Araba 1.031, Bizkaia 590, Gipuzkoa 346, Nafarroa 684.

Konparazioak egiten hasita, Italian eta Espainian gehien kaltetutako eskualdeekin alderatuz gero, Lombardiak milioiko 1.364 heriotza zeuzkan bezpera arte eta Madrilek 1.216. Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago: San Marino 1.208, Belgika 647, Andorra 544, Espainia 519, Italia 458, Erresuma Batua 384, Frantzia 369, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 303, Holanda 275, Man uhartea 247, Suedia 244... Kopuru horiekin, Euskal Herria herrialde independente balitz munduko zerrendan hirugarren legoke.

Sexu askapenari lotutako kultur proposamenak, konfinamenduan ihesbide

Artikuluak, filmak, liburuak, telesailak, webguneak… gomendatuz, Pozoi Larroxa kaleratu du Hiruki Larroxa kolektiboak: “Sexu eta genero disidenteon kuirentenarako biziraupen liburuxka”. Bereziki, beren izatea onartzen ez den etxeetan konfinatuta dauden horientzat ihesgunea izan nahi du liburuxkak.

 

Kutsatuen kontaktuak kontrolatzeko geolokalizazioa erabili nahi du Nafarroako Gobernuak

Google eta Androidekin dagoen Europa mailako akordioari esker, koronabirusean positibo eman dutenen kontaktuak geolokalizatzeko tresna garatzen ari direla eta berau erabiltzea pentsatzen ari direla iragarri du Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak. Geolokalizazioa “anonimizatua” izango litzatekeela gaineratu du.

 

Emakumeek egindako Zinemaren Karabana etxeetan sartuko da online

Emakumeek egindako Zinemaren bederatzigarren Karabana berezia izango da, epidemiak baldintzatuta. Maiatzaren 4tik 8ra, online eta doan emango dituzte zinema konprometituari lotutako bost emakumek zuzendutako bost pelikula. Egunero hitzaldia antolatuko da proiektu bakoitzeko zuzendariarekin.

 

Milioika ikasle eta irakasleren datuak multinazionalen esku uzten ari da online irakaskuntza

Ikastetxe gehienetan Google eta Microsoften programak erabiltzen direla eta horrek ikasleen pribatutasuna urratzen duela salatu izan dute software librearen aldeko mugimenduek, baina arazoa biderkatu egin du online irakaskuntzak. Miloika datu pertsonal dira enpresa pribatuek kudeaturiko plataformetan uzten ari garenak eta Nafarroak dagoeneko plataforma propioa iragarri du.

 

Portugesek erakutsi digute nola egin aurre COVID-19ari adorez

Espainiak apirilaren 30a arte milioi biztanleko 519 heriotza eduki dituen bitartean, Frantziak 369 eta Euskal Herriak 541... Portugalek 95 hildako baizik ez zeramatzan. Euskaldunok sufritu ditugun biktimen %17,5 besterik ez, edo nahi bada, koronabirusak hildako euskaldunak izan dira portugesak bider 5,6. Zer egin ote dute guk baino hobeto?

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude