Auztegiak itxiak izateak kezkatzen ditu Baionako abokatuak

  • Gutuna bidali diete Ipar Euskal Herriko parlamentariei eta Euskal Elkargoko hautetsiei, auzitegiaren irekitzea eskatzeko. Egoera “onartezina” salatu dute Colette Capdevielle abokatuak, departamenduko abokatuen elkarteko buru izandako Hervé Colmetek eta eskualdeko abokatuen elkarteko konferentziako presidente izandako Anne-Marie Mendibourek.


2020ko maiatzaren 2an - 16:35
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Martxoaren 16az geroztik gutxiengo zerbitzua segurtatua baldin bada ere, prekaritatean diren herritarren defenditzeko bermeak ez direla segurtatuak diote gutunaren izenpetzaileek. Baionako auzitegian lanean dabiltzan hiru abokatu ezagunek dituzte hautetsiak interpelatu: Colette Capdevielle abokatuak, departamenduko abokatuen elkarteko buru izandako Hervé Colmetek eta eskualdeko abokatuen elkarteko konferentziako presidente izandako Anne-Marie Mendibourek.

Adibidez, laguntza sozial batzuk blokeaturik direla ohartarazirik, horren aurrean defentsa edota informatzeko aukerak gelditurik dituztela diote. Egoera hau “onartezintzat” daukate gutunaren izenpetzaileek. "Egunetik biharamunera justizia zibila, familiakoa, merkataritzakoa, lan auzitegikoa, soziala, adin txikikoena eta babesturiko helduena… justizia guztia desegin da koronabirusagatik”.

Abokatu asko lana galtzeko mehatxupean dela ohartarazten dute ere, gehituz aktibitatea mantendu balitz ez zirela egoera horretan izango.

Mediabask-ek zehaztera eman duenez, Vincent Bru diputatuak Nicole Belloubet Justizia Ministroari pasaraziko dio Baionako auzitegiko abokatuen kezka.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.