Egoiliarren %30etik gora kutsatuta dagoen egoitzetan instituzioek esku hartzeko eskatu du Babestuk

  • Egoitzetako erabiltzaileen senideen Babestu elkarteek (Arabakoak eta Bizkaikoak) egin diete eskaera EAEko erakunde publikoei. Osakidetzak eta foru aldundiek zahar egoitzetan parte-hartze zuzena izatea eskatu dute, eta interbentzioa epe mugarik gabe luzatzea ere bai.


2020ko apirilaren 30an - 19:19
Argazkia: Dani Blanco / Argia.

Elkarteek egoitzen kudeaketa publiko-pribaturako proposamena hiru eremutara zehaztu dute: EAEko egoitza guztietako arreta sanitarioa, medikuak eta erizaintza, epe mugarik gabe Osakidetzak hartzea eskatu dute; arreta soziala (arreta psikologikoa, errehabilitazioa, aisia…) hiru herrialdeetako foru aldundiek kudeatzea; eta bestelako zerbitzuak (elikadura, garbiketa, harrera…) orain arte bezala enpresa pribatuek eramatea ontzat hartu dute.

Proposamena justifikatzeko hainbat argudio

Egoitzetako erabiltzaileak hain ezaugarri berezietakoak izanda, erresidentziok arrisku oso handiko gune bihurtu direla diote, eta horri aurre egiteko modu bakarra prebentzio neurri bikainak hartu, eta egoiliarrei eta langileei bitarteko egokiak eskura jartzea dela azaldu dute.

Prebentzio aktibo oso zorrotza eskatu dute elkarteek. Espainiako Osasun Ministerioak emandako datuak ezagutarazi dituzte. Txostenaren arabera, prebentzioa egin ez den egoitzetan egoiliarren %84,6 eta langileen %29,4 kutsatu da. Egoiliarren %33,7 eta bisitarien %6,2 hil da. Kutsatu asko dagoen egoitzetan neurriak hartzen ez badira, gune kronikoak sortzeko arriskuaz ohartarazi dute eta horrek epidemia bera egoki kudeatzea zail egin dezakeela azpimarratu dute.

Prebentzio neurriak zorrozteak egoiliarrekin denbora gehiagoz egotea esan nahi duela adierazi dute, alegia, bai egunez eta bai gauez zuzeneko arreta handiagoa izatea. Bisitarik ez dutenez eta bakardade handia sentitzen dutenez, langileek arreta emozionala eskaintzea eskatu dute. Senideen bisita kontrolatuak eta azken agurra emateko bisitak onartzea ere galdegin dute.

Elkarteek salatu dute mendekotasuna dutenen zaintzaren ardura ia guztia erakunde publikoek esku pribatuetan utzi dutela eta erabaki politikoa izan dela hori. Elkarteen ustez, enpresa pribatuek askotan ez dute jakin inbertsioak egin eta erantzun azkarra ematen, ez dute zaharren zaintza lehenetsi. Krisi egoera honetan, sistema publikoak bere eraginkortasuna froga dezakeela esan dute elkarteek, hau da, bestelako interesek arrastaka eraman gabe, ahulenak zaintzeko erantzun azkarrak eman behar dituela.

Mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko eredu publiko, unibertsal eta neurrikoa aldarrikatu dute, eta gaineratu, halako eredu baterako baliabideak badirela EAEn.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude