Deskonfinamenduan zaintza aringarriak eta gaixoak laguntzea baimentzeko eskatu du Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteak

  • Osasun egoera gogorrena behin pasata, “heriotza ona” izateko eskubidea kontuan hartzeko eskatu du Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteak (DMD gaztelerazko sigletan). Hiru eskaera egin dizkio Deseskaladarako Komite Teknikoari; pertsona nagusien eta sendatu ezin daitezkeen gaixoen laguntza, zaintza aringarriak eta hileta erritualak baimentzea.


2020ko maiatzaren 04an - 09:44
Argazkia: Cadena SER.

“Normaltasun berriak eskubide guztiak errespetatu behar ditu”, adierazi du Fernando Marin DMDko presidente ordeak. Orain arteko egoeran, osasun sistema leporaino beteta egon denean, eskubide batzuk ez betetzea ulergarria dela, baina egoera hobetzen denean horiek errespetatu eta betearazi behar direla adierazi du.

Deseskalamendua bezala, neurri horiek ere era asimetrikoan ezarri beharko liratekela gehitu dute elkartetik. Dena den, oraingo egoeran, gaixorik dauden familiako kideak laguntzeko neurririk ez egotea “onartezina” dela adierazi dute, eta “segurtasun neurri eraginkorrak erabiliz” laguntza baimentzea eskatu dute.

Hileta zerbitzuei dagokienez, lehenengo fasetik aurrera baimenduko dituzte; hamabost pertsona batu ahalko dira aire librean egindakoetan eta hamar leku itxian egingo direnetan. DMDk oinarrizko zerbitzutzat deklaratzea eskatu zuen, “agur gizatiarrago bat baimentzeko, betiere segurtasun neurriak hartuta”.

“Heriotza ona”                                                    

Osasun krisiaren asterik txarrenetan zaintza aringarriak izateko aukerarik izan ez dela uste du Marinek; medikuaren kontzientziaren araberakoa izan dela dio. Hori horrela, zaintza aringarriak bermatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, etxeetan zein ospitale eta zaharren egoitzetan; sufrimendurik gabe eta duintasunez hil daitezen.

Dena den, osasun krisia ondo eta gaizki egindakoen inguruan eztabaidatzeko aukera ematen duela uste dute DMDtik, eta beraiek argi azaldu dute hobetu daitekeen hori zer den: heriotzaren momentua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19ren biharamunari so
2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


2022-04-12 | ARGIA
Downing Streeten pandemia garaian festak egiteagatik isuna jaso du Boris Johnsonek

Azkenean isuna iritsi zaio Boris Johnson lehen ministro britainiari, pandemia garaian egindako festekin COVID-19ko arauak urratzeagatik. Bere emazte Carrie eta Rishi Sunak Altxorraren idazkaria ere zigortutako 50 pertsonen artean daude.


2022-04-06 | ARGIA
Apirilaren 20tik aurrera Hego Euskal Herrian ez da maskararik beharko barrualdeetan

Aste Santuaren ondoren, apirilaren 20tik aurrera, maskara erabiltzea ez da nahitaezkoa izango barrualdeetan, ospitaleetan, erresidentzietan eta garraio publikoan salbu. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hala eskatu zuten.


2022-02-11 | ARGIA
Osasun larrialdiaren amaiera iragarri du Jaurlaritzak

Horren arabera, datorren astelehenetik aurrera, orain arte COVID-19ari aurre egiteko neurriak bertan behera geratuko dira Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko alorretan. Labi bera ere desegin egingo dute.


COVID-19 pasaportea 2022ko uda arte mantentzearen alde bozkatu du Frantziako Legebiltzarrak

Frantziako Gobernuaren lege-proiektua Senatuan eztabaidatuko dute urriaren 28an. Nahiz eta gehiengoak bat egin neurriarekin, hainbat herritar dabiltza neurri honen kontra borrokan, kolektiboki antolatuz.


Eguneraketa berriak daude