Unibertsitateko 345 irakasle eta ikerlarik "ekonomia ekologiko" berri baten aldeko programa aurkeztu dute

  • Bizi dugun ataka historikoaren arriskuen aurrean “aukera berriak irekitzeko une egokia da”, sinatzaileen esanetan. Bost ildo estrategikotan banatutako hainbat proposamen egiten dituzte, hala nola fiskalitatean, mugikortasun ereduan edo ekoizpen eta kontsumo politiketan.


2020ko maiatzaren 01an - 15:39

Larunbatean aurkeztu dute akademia munduko 345 pertsonek sinatu duten testua. Euskal Herrian eta munduan “aurrekaririk gabeko” krisia sortu dela irizten diote, eta horren aurrean ikuspegi komun bat sustatu dute, “iraganean egindako akats larriak berriro ez errepikatzeko eta etorkizun berri batean eraikuntzari modu egokian heltzeko”.

COVID-19aren krisia mundu mailan nagusi den garapen ereduaren ondorio dela uste dute sinatzaileek, eta asteotan “eredu ekonomikoaren ahuleziak” bistan geratu direla: langabezia, prekarietatea, zaintza krisia, “osasunaren eta garapen ekonomikoaren arteko dikotomia faltsua”... Hazkunde jarraiturik gabe krisian sartzen da ekonomia, eta hor du puntu ahul nagusietakoa: hazkunde ereduak biodibertsitatea murrizten du, eta biodibertsitate galerak birusen eta bestelako gaitzen arriskua biderkatzen du. “Biodibertsitatea zaintzea, ikuspuntu horretatik, bizi-asegurua da gure jendartearentzat, eta, beraz, inbertsio estrategikoa; sekula ez gastua”, dio agiriak. Nabarmentzen du krisiaren testuinguruan ingurumenak hobera egin duela, airearen kutsadura kasu, baina ondorio positibo horiek amaitu egingo direla salbuespen egoeratik irtetean.

Bost "ildo estrategiko"

“Ikuspegi integrala behar dugu, COVID-19aren osteko mundu erresiliente, iraunkor eta bidezkoa planifikatzeko, baita Euskal Herrian ere”, diote akademikoek, orain neurriak ez hartzearen kalteak kalkula ezinak liratekeela gehituz. Planifikazio horri begira bost “ildo estrategikoetan” banatu dituzte haien proposamenak, “atzerapenik gabe zehaztu eta aplikatu beharko liratekeenak.

Ekonomiaren osasuna neurtzeko irizpide bezala Barne Produktu Gordinaren (BPG) hazkunde tasa alboratzea proposatzen du agiriak. Aldagai ekologiko eta sozialak aintzat hartuko dituzten bestelako neurgailuak lehenetsiz, onartuz sektore ekonomiko batzuk txikiagotu egin behar dutela –adibidez, meatzaritza–, eta beste batzuk, aldiz, hazi –zerbitzu sozialak kasu–. “Ekoizpen, inbertsio eta kontsumo politiken” ildoan muga ekologikoak kontuan hartzea eta zaintza erdigunean jartzea eskatzen dute: Oinarrizko Errenta Unibertsala ezartzea, publikotasunaren alde egitea, edo 0 km kontzeptua “zabaldu eta gauzatzea.

Hirugarren ildoaren ardatza “ingurumen fiskalitate progresiboa diseinatu eta ezartzea” da, krisi klimatikoari aurre egiteko ezinbesteko deritzotena. Fiskalitate horretatik ateratako dirua trantsizio energetikoa finantzatzeko erabiltzea proposatzen du agiriak, eta dio Euskal Herriak zor ekologiko bat duela, bere garapen ereduaren ondorioz. Laugarren ildoa mugikortasun ereduan zentratua dago, eta proposamen bikoitza jasotzen du: azpiegitura handiei luzamendua ezartzea, eta hurbiltasun sareak indartzea garraio publikoan eta motorrik gabekoan indarra jarriz. Agroekologian oinarritutako elikadura burujabetzari eskainitakoa da azken ildoa. Elikagai osasungarriak lan baldintza duinetan ekoizteko eta banatzeko lurralde berrantolaketa bat beharrezko jotzen dute.

Neurri horiek guztiek, jardueren lurraldetzeaz eta “gobernatzeko modu berriez” lagunduta, jendarte iraunkorrago eta bidezkoago bat ekarriko lukete, 345 sinatzaileen ustetan. Aukera “pasatzen ez uzteko” eta erronkari auzolanean heltzeko deia egin diete ordezkari politikoei eta euskal jendarteari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude