Osakidetzak ospitaleetako kanpo-kontsultei eta ebakuntzei ekingo die berriz

  • Ospitaleetako kanpo-kontsultak hartzeari eta ebakuntzak egiteari ekingo dio berriz ere Osakidetzak, pixkanaka. COVID-19aren datuei so gaude egunero, baina daturik ez dago, koronabirusari erantzuteko bestelako gaixotasunak dituzten zenbat gaixo utzi dituen osasun publikoak artatu gabe, eta horrek zenbat eriotza eragin dituen dagoeneko, eta eragingo dituen epe laburrean.


2020ko maiatzaren 4an - 08:43
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 2an onartu du "azken hilabete hauetan Osasun Sailak eta Osakidetzak erabaki zailak hartu" dituztela, hala nola "programatutako jardueraren zati bat bertan behera uztea". Iragarri du Osakidetza pixkanaka jarduera asistentzialera itzuliko dela, "koronabirusak gure artean egoten jarraituko" badu ere.

Ospitaleetako kanpo-kontsultak berrartuko dituzte

Atzeratutako kontsultak hartuko dituzte eta horien urgentzia aztertu ondoren, aurrez aurreko edo telefono bidezko kontsulta egingo duten ikusiko dute. Lehentasunak ezarriko dituzte kasuen artean. Aurrez aurreko edozein kontsultaren aurretik telefono dei bat egingo dute gaixo horrek koronabirusa duen antzemateko.

Ebakuntza premia duten gaixoak

Euren tratamenduaz arduratzen den mediku taldeak telefonoz deituko die, gaixo horien osasun egoera baloratzeko eta urgentziaren arabera epeak zehazteko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
2022ko otsailaren 16
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eguneraketa berriak daude