Britainia Handiko bost umetatik bat goseak dago konfinamenduan

  • Erresuma Batuan Covid-19aren krisia hasi zenetik bikoiztu egin da haurrak goseak dauzkaten familien kopurua, herrialdeko guztien %20ra iritsiz, Food Foundation erakundeak egindako ikerketaren arabera.


2020ko maiatzaren 04an - 10:14
Eskolen itxierak eta familien konfinamenduak bi halakotu dute goseak dauden haur britainiarren kopurua. (Argazkia: Food Foundation)

Food Foundation erakundeak ezagutarazi duenez, bost familia britainiarretatik batean haurrak goseak edo behar adina jan gabe daude, beren familiek ez daukatelako haien elikadura bermatzeko adina diru sarrera. Azken urteetan gutxiegi eta gaizki elikatutako umeen kopurua eten gabe ugaritua baldin bazen Erresuma Batuan, koronabirusak eta honek eragindako krisiak –familien konfinamendua batetik, lanpostu prekarioenen berehalako galera bestetik...– are okerragotu du arazo, klase gutzietako familietan baina batik bat guraso bakarrak mantendutakoetan eta haurren bat ezintasunen batekin daukatenetan. Erakundearen kalkuluetan, guraso bakarreko familien ia herena eta haur ezinduren bat daukatenen ia erdia dabil umeen oinarrizko elikadura bermatu ezinean. Eskolen itxierak are larriagotu du familia horien egoera, umeek galdu dutelako aste egunetan bederen otorduetako bat segurtatzeko aukera.

Food Foundationen arabera, pandemia lehertu aurretik 621.000 ziren gosaria dohainik eskaintzen dieten elkarteei esker bazkaltzen zuten haurrak eta koronabirusagatik etxeratze agindua zabaldu denean, horietatik 136.000 besterik ez dira aurkitu zerbitzu bera bermaturik, gainerako ia milioi erdia eguneko otordu ziurtatu bakarra egiteko alternatibarik gabe geldituta.

Children’s Right2Food kanpainakeko Emma Thomsomek esan du: “Gogorra da onartzea, batzuentzako sinestea ere bai, oraindik badirela goseak bizi diren haurrak gurea bezalako herrialde aberats eta indartsu batean. Baina milioika dira". 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude