Krisirik ez Amazon-eko buruarentzat: 24 miliar dolar irabazi ditu koronabirusaren testuinguruan

  • Urte hasieraz geroztik 24 miliar dolar gehiago irabazi ditu Jeff Bezos Amazon multinazionaleko buruak. Koronabirusaren izurriteari esker, %20az puztu da bere aberastasuna.


2020ko maiatzaren 02an - 19:20
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gehiengo zabalak sufrituko du koronabirusaren krisiaren ondorioz eta bakar batzuk onurak aterako dituzte. Bakar batzuk are aberatsago bilakatuko dira. Hauen artean da Jeff Bezos Amazon enpresaren nagusia. Urte hasieraz geroztik %20az puztu zaio aberastasuna eta 24 miliar dolar gehiago ditu esku artean izurriteari esker. Orotara, 138 miliar dolarreko aberastasuna du Bezosek.

Jeff Bezos, Bill Gates eta Warren Buffett amerikar miliardunek AEBetako biztanleria erdiaren aberastasunaren heineko dirutza dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025-05-07
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude