Jarduera fisikoa Euskal Herrian: Ordutegi eta irizpideak

  • Maiatzaren 2tik aurrera, zein dira kirola egin edo paseoan ateratzeko baldintzak Hego Euskal Herrian? Eta Ipar Euskal Herrian, zein neurri onartu berri du Gobernuak?


2020ko maiatzaren 02an - 07:37
Hego Euskal Herrian udalerriko mugen barruan ibili ahal izango da bizikletaz gaurtik aurrera / Argazkia: Ciclo21

Hegoaldean...

Maiatzaren 2tik aurrera –deseskaladaren "0. Fasean"– 14 urtez gorako guztiek paseatzera atera edo kirola (korrika, bizikleta, patinatu, surfa...) egin dezakete; kirola bakarka beti, eta paseoak bakarrik edo etxe berean bizi den beste pertsona batekin. Paseoak etxetik kilometro bateko eremuan egin ahal dira, eta kirola udalerriko mugen barruan, nahi beste denboraz, baina ordutegi mugatu baten barruan: 6:00etatik 10:00etara, ala 20:00etatik 23:00etara. Paseoan ibili zein kirola egiteko, egunean behin baino ezin da atera.

Mendi bueltak kirol jarduera modura hartuko ditu Ertzaintzak.

Ezingo da autorik edo bestelako ibilgailu motordunik hartu kirola egitera joateko aitzakian.

>> Arabako Aleak prestatutako gida praktikoa:

"1. Fasean", maiatzaren 11tik aurrera, kontakturik ez dagoen kiroletan aritzeko zenbait instalazio irekiko dira, atletismo eta tenis pistak esaterako; eta kirol-zentro batzuetan era aritu ahal izango da, txanda aurrez hartuta, eta zenbait baldintzaren pean (esaterako, aldagelak ez dira erabiliko).

Fase honetan turismo aktiboa eta naturarekin lotutakoa egin ahal izango da, talde txikietan betiere –kopurua ez dute zehaztu oraindik–. Deseskaladaren ondorengo faseetan talde handiagoak osatu ahal izango dira. Kirol ehiza eta arrantza ere orduan berrabiatuko dira.

"2. Fasean" (maiatzaren 25etik aurrera) eta "3. Fasean" (ekainaren 8tik aurrera) jarduera fisikorako aukera gehiago izango da, baina Gobernuak gogorarazi duenez, momentuko egoeraren arabera emango du lurralde bakoitzak fase batetik besterako urratsa, Osasun Ministerioak zehaztuko dituen baldintzak betez gero. "Normaltasun berria" ekainaren amaieran izango dela adierazi du Sánchezek.

... eta Ipar Euskal Herrian

Frantziako Estatuan kirola egin daiteke aire zabalean, bakarka edo etxe berean bizi direnekin. Orain arte etxetik kilometro bat urrundu ahal zen gehienez, eta ordubeterako, baina Gobernuak aste honetan iragarri du maiatzaren 11tik aurrera urrunago ere joan ahal izango dela kirola egitera. Ordutegia mugatua da Frantzian. Ezin daiteke kirolik egin goizeko 10:00etatik 19:00etara bitartean, merkataritza-ordutegiarekin bat ez egiteko.

Kirol kolektiboak ez dira momentuz baimenduko, ez futbol liga –bertan behera geratu da–, ez leku itxietan jokatzen direnak. 5.000 lagun baino gehiago biltzen dituzten ekitaldiak (kirol txapelketak, kultur ekitaldiak, jaialdiak...) irailera arte ezin izango dira egin, Édouard Philippe lehen ministroak jakinarazi duenez.

Hondartzak itxita mantenduko dira ekainaren 1a arte gutxienez, eta parke eta lorategien kasuan, soilik irekiko dira "birusa aktiboki ez dabilen herrialdeetan". Bestalde, eskualde batetik bestera bidaiatzea izango da lan edo familia arrazoi sendoengatik soilik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude