Garraio publikoan maskaren erabilera derrigorrezkoa izango da Hego Euskal Herrian

  • Hego Euskal Herriko garraio publikoetan derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea. Lerro bakoitzean bi eserleku erabili ahalko dira, eta zutik doazen bidaiarien kasuan, metro koadroko bi herritarrek joan ahalko dute.


2020ko maiatzaren 4an - 08:09
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Maiatzaren 3ko Espainiako Buletik Ofizialak argitaratu du agindua eta maiatzaren 4an sartuko da indarrean, alarma egoera eteten den arte. Ahoa eta sudurra estaltzen duten maskarak derrigorrezkoak izango dira garraio publiko hauek erabiltzeko: autobusa, trena, hegazkina eta barkua. Bederatzi eserleku dituzten garraio publikoetan ere derrigorra izango da. Eserlekuen erdia soilik erabili ahal izango da.

Bidaiariekin tratu zuzena duten garraio publikoetako langileek ere maskarak eraman beharko dituzte eta gel hidroalkoholikoak eskura izan beharko dituzte, eskuak maiz garbituz.

Bi eserleku erabili ahalko dira lerro bakoitzean

Garraio publikoetan aulki lerro bakoitzean bi herritar joan ahalko dira eserita, eta elkarrengandik ahalik urrunen jarri beharko dute. Eta gidariaren atzeko lerroa beti hutsik mantenduko da.

Zutik doazen bidaiariak elkarrengandik ahalik urrunen joango dira eta metro koadro bakoitzeko bi bidaiari joango dira zutik.


Covid-19 shockean adi kanalean gehiago
2022ko otsailaren 16
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.