Frantziak ez ditu berrogeialdian jarriko Europar Batasunetik iritsitako herritarrak

  • Frantziako Gobernuak larunbatean adierazi zuen arren konfinamendua arintzen hasitakoan berrogeialdian jarriko dituela bere mugetara kanpotik iritsiko diren herritar guztiak, igandean argitu du neurri horrek ez duela eraginik izanen Europar Batasunatik iritsiko diren jendeengan.


2020ko maiatzaren 04an - 08:26

Larunbateko iragarpenak ezinegona sortu zuen jende askoren artean, tartean Euskal Herriko hainbaten artean ere: alarma egoera Frantzian uztailaren 24ra arte luzatuko zela jakinaraztean azaldu baitzuen tarte horretan Frantziako estatura atzerritik etorritako guztiek hamabost eguneko berrogeialdia pasa beharko zutela. 

Igandean argitu du posizioa Emmanuel Macronen gobernuak, esanaz Europar Batasunetik, Shengen eremutik edo Erresuma Batutik iritsitako jendeek ez zutela berrogeialdirik nozituko. Hala ere, mugek itxita jarraituko dute eta ondoko egunetan argituko du Parisek zein baldintzatan zeharkatu ahal izango duten frantses nazionalitaterik ez duten herritarrek –tartean Hego Euskal Herrikoek– maiatzaren 11an konfinamendua arinduko dutenean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude